Blokeoa 2 errenkada baino gehiagotan

Bi lagunentzako joko bat da. Jokalari batek  fitxa urdinak ditu, eta besteak, fitxa gorriak. Txandaka, jokalari bakoitzak errenkada bateko fitxa aurrera edo atzera mugituko du; laukitxo bat edo gehiago mugi dezake, baina ezin da beste jokalariaren fitxa gainetik pasa, ezta ilaraz aldatu ere. Beste jokalariaren fitxa guztiak blokeatzen dituenak irabaziko du; hau da, aurkariak, bere txandan, fitxak ezin baditu mugitu.

 

Joko hau ez da zoriz irabazten; joko hau estrategia hutsezko jokoa da. Jokalari batek jokaldi egokia –irabazteko jokaldia– egiten badu, beti irabaziko du: mugimendu bakoitzean, jokaldi bakarra dago irabazteko, eta jokaldi hori besteak eginiko aurreko mugimenduak baldintzatzen du. Gure helburua da irabazteko estrategia aurkitzea.

 

Taulak 3, 4 edo 5 errenkada izango ditu.

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)  

 

Galderak

1.  Hiru errenkadadun taularekin hasiko gara. Joka itzazue partida batzuk, jolasean trebatzeko.

2.  Bi errenkadak berdinak badira, fitxa mugitzen duen lehenengoak galduko du, bigarrenak fitxak modu egokian mugitzen badaki. Ba al dago hasierako mugimendurik, irabazten lagunduko diguna? Hiru errenkada badira, nork irabaziko du lehenengoak ala bigarrenak? Zer egin behar du irabazteko?

3.  Aktibatu 4 laukitxoa. Joka itzazue partida batzuk, jolasean trebatzeko.

4.  Jokoak bi errenkada zituenean erabili duzuen irabazteko estrategiak lagunduko dizue: bi taula dituzue bakoitza bi errenkadaduna. 4 errenkadekin , irabazteko zer estrategia erabili behar da?

5.  Aktibatu 5 laukitxoa. Hasteko zer mugimendu egingo dugu taula lau errenkadetara ekartzeko? Bost errenkada ditugunean, partida nork irabaziko du? Nola jokatu behar du?

6.    Ondorioak orokortuko ditugu. Azaldu taularen errenkaden kopuruaren arabera, zer estrategia erabili behar den irabazteko.

 



 

 

 





 INICIO    Creative Commons LicenseÍtem didáctico creado por José Luis Álvarez García.