Blokeoa errenkada desberdinetan

Bi lagunentzako joko bat da. Jokalari batek  fitxa urdinak ditu, eta besteak, fitxa gorriak. Txandaka, jokalari bakoitzak errenkada bateko fitxa aurrera edo atzera mugitzen du; laukitxo bat edo gehiago mugi dezake, baina ezin da beste jokalariaren fitxa gainetik pasa, ezta ilaraz aldatu ere. Beste jokalariaren fitxa guztiak blokeatzen dituenak irabaziko du; hau da, aurkaria, bere txandan, fitxak ezin baditu mugitu.

 

Joko hau ez da zoriz irabazten; joko hau estrategia hutsezko jokoa. Jokalari batek jokaldi egokia –irabazteko jokaldia–  egiten badu, beti irabaziko du: mugimendu bakoitzean, jokaldi bakarra dago irabazteko, eta jokaldi hori besteak eginiko aurreko mugimenduak baldintzatzen du. Gure helburua da irabazteko estrategia aurkitzea.

 

Taulak 2 edo 3 errenkada ditu, eta gainera, ez dute luzera bera.

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)  

 

Galderak

1.  Hasteko bi errenkada ditugu .Joka itzazue partida batzuk, jolasean trebatzeko. Balio al dizue bi errenkada berdineko jokoan erabilitako estrategiak?

2.  Hasteko mugimendua da garrantzitsuena. Zer mugimendu egin daiteke bi errenkada berdineko jokoan erabilitako estrategia egoera honetan erabiltzeko?

3.  Desaktibatu 2 errenkada laukitxoa  eta aktibatu 3errenkadakoa. Joka itzazue partida batzuk, jolasean trebatzeko.

4.  Aztertu  hemen ikusten den egoera. Fitxa gorrien txanda da. Irabaz al dezake jokalariak partida? Zer egin behar du?

5.  Aztertu egoera hau. Fitxa urdinen txanda da. Irabaz al dezake jokalariak partida? Zer egin behar du?

6.  Bi egoera horietan beste jokalariak fitxa bat blokeatua du, eta beste bi errenkadatakoak distantzia berean banatuta ditu; hau da, egoera hori bi errenkadako taulan izandakoaren antzekoa da. Orain bigarrenaren txanda da. Beraz, bi errenkada berdineko jokoan baliatutako estrategia bera erabiliz, partida irabaziko dugu. Nola jokatu behar dugu egoera horretara iristeko? Zer estrategia erabili behar du irabazteko?

 



 

 

 





 INICIO    Creative Commons LicenseÍtem didáctico creado por José Luis Álvarez García.