Karratuak xake-taulan

Xakea munduko mahai-jokorik ezagunenetakoa da. Jokatzeko taulari dama-jokoaren taula ere esaten zaio,  dama-jokorako ere balio baitu, eta bi koloretako 64 laukitxoz –zuriak eta beltzak, txandaka- osatutako karratu bat da.

 

Taula lauki handi bat da, aldeak 8 laukitxoz osatuta dituena. Laukia arretaz aztertzen baduzu, askoz lauki gehiago daudela konturatuko zara. Orotara, karratu handi bat dugu 8x8=64 laukitxorekin.

Baina sakonago aztertuz gero, 64 laukitxo horietan hainbat tamainatako laukiak ikusiko dituzu:1x1=1 laukitxo, 2x2=4 laukitxo, 3x3=9 laukitxo eta abar.

Dama-joko taulan, zenbatuko al dituzu laukitxo osoz osaturiko karratu guztiak?

Horrelako ikerketa bat egiteko bi gauza ezinbestekoak dira: metodo bat izatea, hau da, modu sistematikoan aritzea, eta egindakoaren erregistro egoki bat eramatea. Bi aholku horiei jarraitzen ez badiezu, ikerketatik ondorio zuzenak ateratzea oso astun gertatuko zaizu.

Aplikazioan, xakean bezala,8x8 laukitxodun taula bat daukazu. Baita hainbat tamainatako 8 karratu ere -1x1 txikienetik 8x8 handienera-. Horiek mugitzeko, sakatu erdiko puntuan, eta eraman itzazu taularen gainera, hartara kontuak erosoago egingo dituzu.

Aplikazioan, kalkulu-orri bat daukazu, eta egindako lanaren erregistroa kalkulu-orriaren bidez eraman dezakezu.

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)  

 

Galderak

1.  Hasi errazenetik. Aztertu sinpleagoak diren kasu batzuk: adibidez, egin ditzakezun karratu txikienetatik hastea duzu, edo handienetatik. Kontaketa erosoago egiteko, eraman aplikazioko karratuak laukiaren gainera, lehen esan dugun eran.

2.  Taula bat osatu –kalkulu-orria erabili- lortutako emaitzekin. Kasu batzuk burutu eta gero, taularen emaitzak aztertu: saiatu legeren bat aurkitzen. Jakingo al zenuke taula osatzen? Adierazi zure usteak.

3.  Aplikazioaren laguntzarekin egiaztatu zure usteak. Betetzen al dira? Erantzuna baiezkoa bada, zorionak, soluzioaren atarian zaude. Erantzuna ezezkoa bada, taula berrikusi, eta beste ondorioren bat atera. Errepikatu prozedura behin eta berriro, ateratako emaitzak aplikazioarekin bat etorri arte.

4.  8x8 laukiarekin, zenbat karratu egin daitezke?

5.  Saiatu ateratako emaitza orokortzen. Nola kalkulatuko duzu zenbat karratu lor daitezkeen NxN laukidun karratu batekin?

6.  Egin txosten txiki bat egindako lanari buruz. Hor ariketaren enuntziatua, ikerketan erabilitako prozedura eta lortutako emaitzak azalduko dituzu.

 



 

 

 





 INICIO    Creative Commons LicenseÍtem didáctico creado por Rafael Losada Liste.