Gehi, ken, bider, zati

Zer gertatzen da hauetako eragiketetako bat egitean? Zenbakia naturala bada, denok aurreikusten dugu zer emaitza izango den: batzean gehitu, egiten diogu; kentzean, kendu; biderkatzean, hainbat aldiz gehitu; eta zatitzean, hainbat aldiz kendu.

 

Aurreikuspen horiek aldatu egin daitezke zenbakia negatiboa edo bat baino txikiagoa bada. Kasu guztietan zer gertatzen den jakiteko modua hau izan daiteke: hainbat aldiz eragiketa bera errepikatzea, eta lortzen den emaitza-katea aztertzea.

 

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

1.  Aktibatu batu laukitxoa. Hor ikusiko duzu zer gertatzen den 1 hainbat aldiz hiruri batzean. Ohartu zaitez hasierako zenbakia 3 (puntu horiz markatuta) dela, eta eragileak (hiruki laranja) + 1 adierazten duela; hau da, eragiketa hainbatetan burutzen da. Neurri berekoak al dira salto guztiak ? Irudiko zer tokitan kokatu behar duzu eragilea jauzi-katea (urdinez) desagertzeko?

2.  Zer gertatuko da eragilea zenbaki negatiboa bada? Zergatik?

3.  Ba al duzu 5 behin eta berriro batzerik? Zergatik? Aplikazioan, eragilea zer bi balioren artean kokatzen da?

4.  Batu laukitxoa desaktibatu gabe, aktibatu kendu laukitxoa. Orain, aldi berean ikusiko duzu zer lortzen den zenbaki berdina behin eta berriro batzean (kate urdina), eta behin eta berriro kentzean (kate gorria). Eragilearen zer baliotarako kokatuko da kenketa jarraituen katea (kate gorria) hasierako zenbakiaren eskuineko aldean? Zergatik?

5.   Kate gorriaren jauziak beti al dira kate urdinaren tamaina berekoak?  Zergatik?

6.  Zergatik dira kate gorria (kendu) eta kate urdina (batu) bata bestearen jarraipena, eta zergatik dute forma bera?

7.  Bi kate, gorria eta urdina, beti simetrikoak dira hasierako zenbakiarekiko. Zergatik?

8.  Desaktibatu batu eta kendu laukitxoak eta aktibatu biderkatu laukitxoa. Hasierako zenbakia kokatu 2n. Eragilearen zer baliotarako da emaitza:

a.    2 baino handiagoa

b.    2

c.    1

d.    0 eta 1 artekoa

e.    0

f.     -1 baino handiagoa den zenbaki negatibo bat

g.    -1

h.    -2

i.      -2 baino txikiagoa

9.  Eragileak -1 balioa hartzen badu, kateak zirkulu forma du. Zergatik?

10. Eragileak 0 eta 1 arteko balioa hartzean, katea, azkar, zerorantz doa. Zergatik?

11. Eragileak -1  eta 0ren artekoa hartzean, berriro ere, katea zerorantz azkar doa, baina espiral bat sortzen da. Zergatik?

12.  Desaktibatu biderkatu laukitxoa, eta aktibatu zatitu laukitxoa. Hasierako zenbakia kokatu 1en. Eragilearen zer baliotarako da emaitza:

a.    2 baino handiagoa

b.    2

c.    1

d.    0 eta 1 artekoa

e.    0

f.     -1 baino handiagoa den zenbaki negatibo bat.

g.    -1

h.    -2

i.      -2 baino txikiagoa.

13. Aktibatu berriro biderkatu laukitxoa. Zergatik dira kate berdea (biderkatu) eta kate bioleta (zatitu) bata bestearen jarraipena, eta zergatik dute forma bera?

 

 

 

 

 

 

 

 

 



 

 

 

 

 

 

 INICIO    Creative Commons LicenseÍtem didáctico creado por Rafael Losada Liste.