Igelak eta apoak

Igelak eta apoak bakar-joko ezaguna da. Izen gehiago ere baditu, hala nola: tokiz aldatu, ardiak eta ahuntzak, erbiak eta dortokak, igelaren saltoa,...Helburua da igelen eta apoen posizioak elkarrekin trukatzea, arau batzuei jarraituta, eta ahalik eta mugimendu gutxien eginda.

 

Hauek dira jokoaren arauak:

·       Igelak –kolore berde argikoak– beti eskuinerantz mugitzen dira, eta apoak – kolore berde ilunekoak –, ezkerrerantz.

·       Apoa eta igela ezin dira laukitxo berean egon.

·       Bi mugimendu mota egin daitezke: igel bat edo apo bat arrastaka eraman aldemeneko laukitxo batera, hutsik badago, edo beste fitxa baten gainetik salto egin –igelak salto egin dezake apoaren gainetik eta apoak igelaren gainetik–, beti ere laukitxoa hutsik badago.

Saiatuko gara aurkitzen sekuentzia bat; horretan, igelak eta apoak elkarrekin trukatzeko egin beharreko mugimendu-kopuru txikiena lortu beharko dugu. Igelak mugitzeko, tira mihitik; apoak mugitzeko, tripatik.

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)  

 

Galderak

1.  Egoera errazenetik hasiko gara : taulak hiru laukitxo ditu, igel bat ezkerrean dago,  eta apoa eskuinean. Aipatutako arauei jarraituz, igelaren eta apoaren posizioak elkarrekin trukatu behar dituzu. Zenbat mugimendu egin behar dituzu?

2.  Hautatu 2 igel eta 2 apo, aldatu gailua erabiliz. Zenbat mugimendu egin behar dituzu? Ba al duzu mugimendu gutxiagorekin egiterik?

3.  Hautatu 3 igel eta 3 apo, aldatu gailua erabiliz. Oraingo honetan erronka zailagoa da, baina aurrekoaren ereduari jarraitzen badiozu, lortuko duzu. Zenbat mugimendu egin behar izan dituzu posizioak elkarrekin trukatzeko? Ba al duzu mugimendu gutxiagorekin egiterik?

 



 

 

 





 INICIO    Creative Commons LicenseÍtem didáctico creado por José Luis Álvarez García.