Auto eroak

Lasterketa eroa hastera doa Parte hartuko duten hiru gidariak irteeran kokatu dira: Tetraplus taldeko Ana Rapid bere Ferrari gorriarekin, Cubikteam taldeko Carla Speed, Mercedes horiarekin eta Octa2000 taldeko Marta Prisas, Matemagic bioletarekin.

 

Tetraplus Cubikteam Octa2000

 

Baina higikari hauek ez dute higitzeko motorrik: dadoen emaitzen arabera dabiltza. Auto gorria dado tetraedrikoaren arabera dabil, auto horia dado kubikoaren arabera dabil eta bioleta kolorekoa dado oktaedrikoaren arabera dabil.

 


Klikatu irudia
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, GeoGebra-ko applet-a ezin izan da martxan jarri. Mesedez, egiaztatu Java 1.4.2 edo osteko bertsioren bat instalatuta eta aktibatuta dagoela zure nabigatzailean. Klikatu hemen Java instalatzeko.

 

Galderak

  1. Jokalari bakoitzak bere autoa aukeratuko du. Akordiorik ez badago, zozketaz banatuko dira autoak jokalarien artean. Ostean, lehen adierazi diren arauen arabera hasiko da jokoa. Jokoa bukatzean, osatu hurrengo taulako lehen lerroa: auto irabazlearentzat 3 puntu, bigarrenarentzat 2 puntu eta hirugarrenarentzat 1 puntu:

  Tetraplus Cubikteam Octa2000
1. lasterketa      
2. lasterketa      
3. lasterketa      
4. lasterketa      
Guztira      
  1. Aurreko ataleko pausoak birritan edo hirutan errepikatuko ditugu: talde bakoitzak gutxienez hiru lasterketa egingo ditu. Lasterketa bakoitzaren ostean, idatzi auto bakoitzak lortutako puntuak (3 irabazlearentzat, 2 bigarrenarentzat eta 1 hirugarrenarentzat) aurreko taulan dagokion lerroan.

  1. Aztertu lortutako emaitzak: bidezkoak iruditzen zaizkizue jokoaren arauak? Auto guztiek lasterketa irabazteko aukera berbera dutela uste al duzue?

  2. Azter dezagun emaitza horien zergatia. Zein dira dado tetraedrikoaren emaitza posibleak? Eta kubikoarenak? Eta oktaedrikoarenak? Tetraedrikoaren emaitzari bi puntu gehituta, kubikoarena berdin utzita eta oktaedrikoaren emaitzari bi puntu kenduta, zein dira emaitza posibleak? Batez beste zenbat gelaxka aurreratzen ditu dado tetraedrikoa duen jokalariak (kalkulatu puntuazioen batezbestekoa)? Eta dado kubikoa duenak? Eta dado oktaedrikoa duenak? Bat al datoz kalkulu horiek zuek lortutakoekin?

  3. Arauak ez bazaizkizue bidezkoak iruditzen, asmatu beste batzuk. Arau berriak adosten dituzuenean, proba itzazue lasterketa gehiagotan. Idatzi emaitzak hurrengo taulan:

  Gorria Horia Bioleta
1. lasterketa      
2. lasterketa      
3. lasterketa      
4. lasterketa      
Guztira      
  1. Aztertu lortutako emaitzak. Uste al duzue asmatutako arauak benetan bidezkoak direla?

 

 

 

 

 

 

 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.