Zaldi-lasterketa (kenketa)

Gutxienez bi jokalarirentzako jokoa da, nahiz eta hiruzpalau jokalari izatea komeni den. Zaldi-lasterketa bat simulatu behar da. Partida-hasieran irteeran dauden 6 zaldiek parte hartuko dute lasterketan. Jokorako taula eta bi dado erabiliko ditugu. Aplikazioan, jokorako taula, godaleta eta dadoak irudikatuta daude.

 


Klikatu irudia
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, GeoGebra-ko applet-a ezin izan da martxan jarri. Mesedez, egiaztatu Java 1.4.2 edo osteko bertsioren bat instalatuta eta aktibatuta dagoela zure nabigatzailean. Hemen klikatu Java instalatzeko.

 

Galderak

  1. Jokatzen hasi aurretik, apustuak egiten dira: nork irabaziko duela uste duzu? Taldekide bakoitzak zaldi bana aukeratuko du apusturako. Zaldi beraren alde apustu egin daitekeen ala ez adostu behar duzue. Idatzi hurrengo taulan jokalarien izenak eta bakoitzak apusturako hautatu duen zaldiaren zenbakia:

Izenak 1. lasterketa 2. lasterketa 3. lasterketa 4. lasterketa
         
         
         
         
         
  1. Apustuak eginda, hasi jokoan: dadoak botatzen dira, eta lortutako emaitzen batuketari dagokion tokira eramango dugu zaldia. Hala jarraitu behar da zaldiren bat helmugaratu arte (9 toki aurreratu behar dira).

  2. Partida amaitzean, idatzi emaitzak beste taula batean. Lasterketa amaitzean, zaldi bakoitzaren parean dagoen gelaxkaren zenbakia idatziko dugu:

Zaldia 1. lasterketa 2. lasterketa 3. lasterketa 4. lasterketa Guztira
0          
1          
2          
3          
4          
5          
  1. Zaldien posizioak idatzi ostean, leihoaren goiko eskuinaldean dagoen botoian klikatuko dugu, zaldi guztiak irteerara itzul daitezen.  Orain, prozesua errepikatu dezakegu: apustuak lehenik, lasterketa gero, eta, azkenik, emaitzak idatzi. Talde bakoitzak 4 lasterketa osatu behar ditu.

  2. Azter ditzagun lortutako emaitzak. Taulako Guztira zutabea osatu: Batu zaldi bakoitzak lasterketa bakoitzean izandako posizioak. Guztira zutabeak emaitza bakoitza zenbatetan lortu dugun adierazten du, lasterketa guztiak kontuan izanik. Emaitzen arabera, erantzun galdera hauei:

    1. Dadoak bota eta puntuen kenketa eginda, emaitza batzuk gehiagotan agertzen dira ala gutxi gorabehera maiztasun berbera dute emaitza guztiek?

    2. Uste al duzu zaldi guztiek irabazteko aukera berbera dutela? Horrela ez bada, zein dira aukera gehiago dituzten zaldiak? Zergatik gertatzen ote da hori?

    3. Lasterketa guztietan apustu bera egin duzu? Zergatik?

  1. Azter dezagun, orain, zein izan daitekeen emaitza horien zergatia. Jokoa bi dado jaurtitzean datza, eta jaurtiketa bakoitzaren ondoren puntuaketa handienari txikiena kentzen diogu. Ikus dezagun zein diren kenketa posibleak. Horretarako, osatu kenketa-taula hau: Goiko lerroburuan, dadoetariko baten emaitza posibleak daude, eta lehen zutabean, beste dadoarenak.  Idatzi gelaxka bakoitzean bere errenkadako eta zutabeko lerroburuan dauden zenbakien diferentzia (kendu beti handienari txikiena; balio batzuk eginda daude jadanik):

 -

 1

2

3

4

5

6

 1

 

 

 

 

 

 

 2

 

 

 1

 

 

 

 3

2

 

 

 

 

 

 4

 

 

 

 

 

 2

 5

 

 3

 

 

 

 

 6

 

 

 

 

 

 

  1. Aztertu, orain, taula honetako datuak: zenbat emaitza posible gerta daitezke dadoen puntuaketen kenketa egitean? Zenbatetan da 0 kenketa? Zenbatetan 1? Zenbatetan 2? Zenbatetan 3? Zenbatetan 4? Zenbatetan 5?

  2. Alderatu aurreko galderan emandako erantzunak jokoaren emaitzekin. Azaltzen al du horrek lortu duzuen emaitza? Idatzi zure ondorioak.

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.