Zaldi-lasterketa (kenketa). Simulazioa

6 zaldiren lasterketa da. Zaldien mugimendua jaurtitako bi dadoren emaitzek baldintzatzen dute. Tirada bakoitzaren ostean, puntuazioen kenketa egin, eta dadoekin lortutako emaitzarekin bat datorren gelaxkan dagoen zaldia toki bat aurreratuko da. Aplikazioan, lasterketa bukaeran, hau da, dadoen jaurtiketa-serie baten ostean, zaldi bakoitzak duen kokapena adierazten da.

Behin eta berriz errepikatzen den zer edo zer ikusten duzu zaldien azken kokapenean? Uste al duzu zaldi guztiek irabazteko aukera berberak dituztela? Hurrengo ekintzen bidez, galdera horien eta beste batzuen erantzunak bilatuko ditugu.

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

Barkatu, baina GeoGebraren appleta ezin da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.

 

Galderak

  1. Irristailua erabili jaurtiketa kopurua 5ean finkatzeko. Aktibatu orain animazio automatikoa, eta begiratu lasterketa batzuen emaitzei. Hartu kontuan zaldiak zein tokitan gelditzen diren 5 jaurtiketako serie bakoitzaren ostean. Emaitza berak irteten al dira beti? Ba al dago sarritan irabazten duen zaldirik?

  2. Aldatu orain jaurtiketa kopurua: aldatuz joan, apurka-apurka, 5etik balio maximora, eta erreparatu lasterketen emaitzei, hots, zaldien kokapenei. Zer ikusten duzu?

  3. Emaitzen arabera, uste al duzu zaldi guztiek irabazteko aukera berberak dituztela? Zein dira sarriagotan irabazten duten zaldiak? Zeindira atzerago geratzen diren zaldiak? Ba al dago irteeratik mugitzen ez den zaldirik?

  4. Dado bakoitzaren emaitza posibleen puntuazioekin, kenketa-taula eraikiko dugu, eta, hala, emaitza posible guztiak ikusi ahal izango ditugu. Osatu hurrengo taula (dagoeneko badituzu emaitza batzuk urdinez):

     

      Dado baten emaitzak
    Beste dadoaren emaitzak - 1 2 3 4 5 6
    1 0 1 2 3 4 5
    2     1      
    3   1        
    4         1  
    5 4          
    6   4       0

     

  5. Eraiki duzun kenketa-taula erabilita, osatu hau:

     

    Batuketa Lortutako maiztasuna
    0  
    1 10
    2  
    3 6
    4  
    5 2

     

    Alderatu taula honen emaitzak eta lasterketakoak. Harremanik aurkitzen diezu? Azaltzen al ditu horrek lortutako emaitzak?

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.