Zaldi-lasterketa (batuketa)

Gutxienez bi jokalarirentzako jokoa da, baina 3 edo 4 jokalarik jokatzea komeni da. Zaldi-lasterketa bat simulatzean datza. Partida-hasieran irteeran kokatuta dauden 12 zaldik parte hartuko dute lasterketan. Joko-taulaz gainera, jokatzeko bi dado ere erabiliko ditugu. Aplikazioan joko-taula, godaleta eta dadoak irudikatuta daude.

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra-appletak ezin izan zuen abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriagoren bat. Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.

 

Galderak

  1. Jokoa hasi aurretik, apustuak egin daitezke: nork irabaziko duela uste duzu? Taldekide bakoitzak apusturako zaldia aukeratuko du. Adostu behar duzue ea zaldi beraren alde apustu egin daitekeen ala ez. Idatzi hurrengo taulan jokalari bakoitzaren izena eta bakoitzak apusturako aukeratutako zaldiaren zenbakia:

Izenak 1 lasterketa 2 lasterketa 3 lasterketa 4 lasterketa
         
         
         
         
         
  1. Apustuak eginda, jokoa has daiteke: dadoak behin eta berriz jaurtiko dira, eta lortutako batuketari dagokion tokiko zaldia mugituko dugu. Hala, zaldiren bat helmugara heldu arte (9 toki aurreratu behar ditu).

  2. Partida bukatzean, idatzi emaitzak taulan. Zaldi bakoitzaren parean, lasterketa-bukaeran daukan gelaxkako zenbakia idatziko dugu.

Zaldia 1 lasterketa 2 lasterketa 3 lasterketa 4 lasterketa Guztira
1          
2          
3          
4          
5          
6          
7          
8          
9          
10          
11          
12          
  1. Jarraian, zaldien sailkapena idatzi ostean, klikatu leihoaren goi-eskuinaldeko botoian zaldi guztiak jatorrira itzul daitezen.  Orain, prozesua errepikatu dezakegu: lehenik, apustuak; ostean, lasterketa; eta, azkenik, emaitzak idatzi. Talde bakoitzak 4 lasterketa osatu behar ditu.

  2. Azter ditzagun, orain, lortutako emaitzak. Osatu taula Guztira zutabea betez: gehitu egindako lasterketa bakoitzeko zaldi bakoitzaren sailkapena. Guztira zutabeak egindako lasterketa guztien ostean batuketa bakoitza zenbatetan agertu den adierazten digu. Emaitzen arabera, erantzun galdera hauei:

    1. Ba al dago lasterketa guztietan irteeratik mugitu ez den zaldirik? Zergatik gertatzen ote da hori?

    2. Dadoak jaurti eta puntuak batzerakoan, emaitza batzuk beste batzuk baino sarriago ageri dira ala guztiek dute gutxi gorabehera maiztasun berbera?

    3. Uste al duzu zaldi guztiek irabazteko aukera berbera dutela? Horrela ez bada, zein dira aukera gehiago dituzten zaldiak? Zergatik gertatzen ote da hori?

    4. Zure apustua lasterketa guztietarako mantendu duzu? Zergatik?

  3. Azter dezagun zein izan daitekeen emaitza horien zergatia. Jokoa bi dadoren jaurtiketan oinarrituta dago, tirada bakoitzean puntuazioak gehituz. Ikus dezagun zein diren batuketa posibleak. Horretarako, osatu batuketen taula hau: goiko lerroburuan dadoetako baten puntuaketa posibleak idatzita daude, eta lehen zutabean beste dadoarenak.  Idatzi gelaxka bakoitzean bere errenkadako eta zutabeko lerroburuetan ageri diren zenbakien batuketa (batzuk idatzita daude jadanik):

 +

 1

2

3

4

5

6

 1

 

 

 

 

 

 

 2

 

 

 5

 

 

 

 3

 4

 

 

 

 

 

 4

 

 

 

 

 

 10

 5

 

 7

 

 

 

 

 6

 

 

 

 

 

 

  1. Aztertu, orain, taula honetako datuak: Zenbat emaitza posible gerta daitezke bi dadoen puntuazioak gehitzean? Zenbatetan da emaitza 1? Zenbatetan 2? Zenbatetan 3? Zenbatetan 4? Zenbatetan 12?

  2. Alderatu aurreko galderan erantzundakoak jokoaren emaitzekin; azaltzen du horrek lortu dituzuen emaitzak? Idatzi zure ondorioak.








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindakoeraikuntza.