Zaldi-lasterketa (batuketa). Simulazioa

12 zaldiren lasterketa da. Zaldien mugimendua jaurtitako bi dadoren emaitzek baldintzatzen dute. Tirada bakoitzaren ostean, puntuazioak batu eta dadoekin lortutako emaitzarekin bat datorren gelaxkan dagoen zaldia toki bat aurreratuko da. Aplikazioan, lasterketa bukaeran, hau da, dadoen jaurtiketa-serie baten ostean zaldi bakoitzak duen sailkapena adierazten da.

Behin eta berriz errepikatzen den ezer ikusten duzu zaldien azken sailkapenean? Uste al duzu zaldi guztiek irabazteko aukera berberak dituztela? Hurrengo ekintzen bidez, galdera horien eta beste batzuen erantzunak bilatuko ditugu.

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra-appletak ezin izan zuen abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.

 

Galderak

  1. Irristailua erabili jaurtiketa kopurua 5ean finkatzeko. Aktibatu orain animazio automatikoa, eta begiratu lasterketa baten batzuen emaitzei. Hartu kontuan zaldiak zein tokitan gelditzen diren 5 jaurtiketako serie bakoitzaren ostean. Emaitza berak irteten al dira beti? Ba al dago sarritan irabazten duen zaldirik?

  2. Aldatu orain jaurtiketa kopurua aldatuz joan apurka-apurka, 5etik balio maximora, eta erreparatu lasterketen emaitzei, hots, zaldien kokapenei. Zer ikusten duzu?

  3. Emaitzen arabera, uste al duzu zaldi guztiek irabazteko aukera berberak dituztela? Zein dira sarriagotan irabazten duten zaldiak? Zein dira atzerago geratzen diren zaldiak? Ba al dago irteeratik mugitzen ez den zaldirik?

  4. Dado bakoitzeko emaitza posibleen puntuazioekin, batuketa-taula eraikiko dugu, eta, hala, emaitza posible guztiak ikusi ahal izango ditugu. Osatu hurrengo batuketa-taula (dagoeneko badituzu emaitza batzuk urdinez):

      Dado baten emaitzak
    Beste dadoaren emaitzak + 1 2 3 4 5 6
    1 2         7
    2     5      
    3            
    4            
    5            
    6   8        

     

  5. Eraiki duzun batuketa-taulatik hasi, eta osatu hau:

     

    Batuketa Lortutako maiztasuna
    1 0
    2 1
    3  
    4  
    5 4
    6  
    7  
    8  
    9  
    10  
    11  
    12 1

     

    Alderatu taula honen emaitzak eta lasterketakoak. Harremanik aurkitzen diozu? Azaltzen al ditu horrek lortutako emaitzak?

     

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.