Ibaia zeharkatu. Simulazioa

2 jokalarirentzako jokoa da: Jokalari bakoitzak ibaiko ertzetariko bat aukeratu behar du. Jokoa hasi aurretik, 1etik 12ra zenbakituta dauden gelaxketan kokatu behar ditugu figurak. Gelaxka berean figura bat baino gehiago koka daiteke, eta gelaxka hutsik egon daiteke.

 

Bertsio honetan, eskuineko jokalaria ordenagailua da, eta bere figurak jarriak ditu. Programak ez dizu utziko zure figurak ordenagailuak bezala banatzen.

 

Zure pieza guztiak gelaxketan jarri ostean, behe-ezkerraldean dagoen Erreproduzitu botoia sakatu besterik ez da behar. Programak jaurtiketak sortuko ditu zoriz. Egindako jaurtiketa kopurua ere erregistratuko du.

 

Jaurtiketa bakoitzaren ostean, lortutako puntuak gehituko dira. Jokalari baten figura batuketaren emaitzarekin bat datorren gelaxkan badago, figura horrek ibaia zeharkatu dezake. beste ertzera igaroko da automatikoki. Lortutako batuketarekin bat datorren gelaxkan figura bat baino gehiago baldin badago, figura batek bakarrik zeharka dezake ibaia.

 

Figura batek ibaia zeharkatzean, ibaiertzean kokatuko da, jokalariaren aurrez aurre.

 

Aurreko ibaiertzera figura guztiak zeharkatzea lortzen duen lehen jokalaria da jokoaren irabazlea.

 


Klikatu irudia
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, GeoGebra-ko appleta ezin izan da martxan jarri. Mesedez, egiaztatu Java 1.4.2 edo osteko bertsioren bat instalatuta eta aktibatuta dagoela zure nabigatzailean. (Hemen klikatu Java instalatzeko. )

 

Galderak

  1. Figurak zure eremuko (ezkerreko) gelaxketan banatu ostean, partida hasi aurretik, zuk eta ordenagailuak aukeratutako banaketak (ordenagailuarena ez da aldatzen) koadernoan idatzi behar dituzu ideiarik, irizpiderik kontuan izan duzu figurak banatzerakoan? Zein? Jarraian,  hasi jokatzen.

  2. Partida hasiko da. Uste al duzu figurak banatzeko erak partidaren emaitzan eraginik duela?

  3. Ba ote dago beti partida irabaztea bermatzen duen banaketarik? Eta gehienetan irabaztea bermatzen duenik?

  4. Nola uste duzu kokatu behar direla fitxak ahalik eta irabazteko aukera gehien izateko?

  5. Ordenagailuak ez dizu utziko figurak gelaxketan berak bereak banatu dituen bezala banatzen. Hala ere, berdinketak gerta daitezke. Nola da posible?

  6. Fitxak kokatzeko era aproposena aurki dezakegu, esperimentatu gabe? Ordenagailuak aukeratzen duen figura-banaketa era optimo horretan oinarrituta dagoela uste al duzu?








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.