Fitxak saretan

Demagun fitxa bat sareta baten gainean erortzen uzten dugula. Nola gelditu den aztertzen badugu, bi aukera desberdindu ditzakegu: saretako marrak ukituz edo ez ukituz.

 

 

Fitxak ez du sareta ukitzen           Fitxak sareta ukitzen du

 

Zer gerta daiteke errazago, saretako marraren bat ukitzea ala ez ukitzea? Nola aldatzen dira marraren bat ukitzeko aukerak fitxaren diametroaren arabera? 1000 fitxa botaz gero sareta baten gainera, batez beste zenbatek ukituko dute saretako marraren bat?

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko)

 

Galderak

  1. Klikatu leihoaren behealdean dagoen botoia animazioa martxan jartzeko, eta begiratu fitxaren kokapenari: saretako marrarik ukitu duen (semaforoa gorri jarriko da) edo ez duen (semaforoa berde jarriko da). Zer gerta daiteke errazago, saretako marraren bat ukitzea ala ez ukitzea?

    Hobeto ikusteko, animazioa geraraz dezakezu botoiarekin, eta behe-ezkerraldeko eskua saguaz astiro mugituz (fitxan sagua jarriz)

  2. Aldatu fitxaren diametroa, irristailu urdina erabiliz Saia zaitez 0,5 baino balio handiago eta txikiagoekin. Nola aldatuko dira fitxa batek saretan marraren bat ukitzeko aukerak fitxaren diametroaren arabera?

  3. Klikatu Berrabiarazi botoia eta kokatu irristailu bertikala Simulazio egoeran. Aktibatu animazio automatikoa botoiarekin. 1 unitateko aldeko laukiz osatutako saretara 0,5 unitateko diametroko 200 fitxa berdinen jaurtiketa-serien emaitzak ikusten zaude. Aztertu goiko aldean gorriz ageri diren emaitzak; batez ere, saretako marraren bat ukitzen duten fitxen proportzioa.

    Zein da saretako marraren bat ukitzen duten fitxen batez besteko proportzioa? Sareta berera aurrekoen berdinak diren 1000 fitxa botako bagenitu, zenbatek ukituko lukete, batez beste, saretako marraren bat?

  4. Aldatu fitxa-kopurua. saia zaitez beste balio batzuekin. Antzeko emaitzak ala aldaketa esanguratsuak lortu dituzu?

  5. Aukeratu irristailuekin 0,25 unitateko diametroko 200 fitxa. Aktibatu berriro animazioa. Zein da saretako marraren bat ukitzen duten fitxen batez besteko proportzioa? Sareta berera aurrekoen berdinak diren 1000 fitxa botako bagenitu, zenbatek ukituko lukete, batez beste, saretako marraren bat?

  6. Aukeratu, irristailuekin, 0,75 unitateko diametroko 200 fitxa. Aktibatu berriro animazioa. Zein da saretako marraren bat ukitzen duten fitxen batez besteko proportzioa? Sareta berera aurrekoen berdinak diren 1000 fitxa botako bagenitu, zenbatek ukituko lukete, batez beste, saretako marraren bat?

  7. Aztertu aurreko lau ariketen emaitzak. Fitxaren diametroaren eta saretako marraren bat ukitzen duten fitxen proportzioaren arteko harremanik ikusten al duzu?

  8. Klikatu Berrabiarazi botoia, eta kokatu irristailu bertikala Soluzioa egoeran. Orain, aske mugi dezakezu fitxa saretan, saguaz fitxaren zentroan eraginez. Aktibatu "Erakutsi arrastoa" gelaxka: hala, fitxa-zentroren arrastoa ikus dezakezu. Kontu handiz mugitu fitxa lauki barrutik, saretako marrarik uki ez dezan. Irristatu fitxa laukiko aldeetatik, haren mugetatik irten gabe, eta, halaber, koloreztatu mugatzen duzun eskualdearen barrualdea.

    Osatzen duzunean, desaktibatu "Erakutsi arrastoa" gelaxka, etautzi fitxa alde batera emaitza argiago ikusteko. Zer forma du koloreztatu duzun eskualdeak? Laukiaren zer zati adierazten du? Laukiaren azalera 1 metro karratu dela joz gero, zer azalera d koloreztatutako eskualdeak? eta koloreztatu gabeko eskualdeak? Behar izanez gero, klikatu Laguntza gelaxka.

  9. Jaurtiketan fitxaren zentroa koloreztatu gabeko eskualdean jausiz gero, fitxak saretako marraren bat ukituko du ezinbestean. Horretan oinarrituta, emaitza horren probabilitatea kalkula dezakegu, koloreztatu gabeko azaleraren eta azalera totalaren arteko proportzioaren berdina izango baita. Beraz, zer probabilitate dago 0,5 unitateko diametroko fitxa batek 1 unitateko aldeko saretan botata saretako marraren bat ukitzeko?

  10. Arrazonamendu berdina erabiliz, kalkulatu orain fitxak saretaren marraren bat ukitzeko probabilitatea diametroa 0,25 unitate denean eta 0,75 unitate denean.

  11. Alderatu azken bi ariketetan lortutako emaitzak eta aurreko simulaziokoak. Zer ondorio atera dezakezu?

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.