Jokalari ausarta

Pertsona batek 1000 euro ditu, eta 5000 euroko zor bat berehala itzuli behar du. Dirua lortzeko, zori-joko batean parte hartuko du. Joko horretan parte hartzen duen bakoitzean, irabazteko zein galtzeko probabilitate berdina du. Estrategia ausarta erabili behar du: jokaldi bakoitzean, apustuan jarri behar duen kopuruak, irabaziz gero, bere helburutik ahalik eta hurbilen utzi behar du.

 

Nola jokatu behar du? Zer probabilitate du behar dituen 5000 euroak lortzeko?

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko

 

Galderak

  1. Jokoa hasteko, jokalariak duen diru guztia apustuan jarri beharra du. Zenbat diru bil dezake irabaziz gero? eta galduz gero?

  2. Argi dago jokalariak lehen jokaldian galduz gero…jokoa bukatu dela eta ezer gabe geldituko dela. Baina, irabaziz gero, zenbat jarri behar du apustuan hurrengo jokaldian? (Gogoratu jokalari "ausarta" dela, hau da, ahalik eta azkarren heldu nahi du behar duen dirua biltzera).

  3. Demagun jokalariak irabazi duela aurreko jokaldian. Zenbat jarri behar du orain apustuan behar duen dirua zehazki biltzeko? Zer gertatuko da galduz gero?

  4. Demagun galdu egin duela aurreko partida. Zenbat jarri behar du apustuan orain 5000 euroetara heltzeko? Zer gertatuko da galduz gero?

  5. Aplikazioan, partidan gerta daitezkeen egoera guztien eskema dugu. Alderatu zure aurreko erantzunak eta eskeman daudenak. Bat ez badatoz, errepasatu zure kontuak.

  6. Jokoa simulatuko dugu fitxak erabiliz. Fitxak sartuz joango zara 1000 gelaxkan, hori baita hasierako egoera. Ohartu gelaxka horretatik bi bide irteten direla: bata 0ra doa eta bestea 2000ra: lehenak partida galdu duzula adierazten du, eta bigarrenak irabazi duzula. Hirugarren bide bat ere badago 1000 gelaxkan, baina ikusi gezia: heltzeko bidea da, ez irtetekoa. Kokatu bi fitxa 1000 gelaxkan, eta mugitu bat irteera-bide bakoitzera.

  7. Orain, fitxa bat 0an eta bestea 2000an izango duzu. 0ak partida-bukaera adierazten du, baina 2000tik bi bide irtengo dira. Gelaxka horretan fitxa bakarra dugunez, errepikatu 6. ataleko prozesua, bi fitxa gehiago jarriz 1000 gelaxkan, eta hala 2000 gelaxkan bi fitxa izatea lortuko duzu. Hori lortzen duzunean, banatu fitxa bat bide bakoitzean. Bata 0ra eta bestea 4000ra joango da. 

  8. Kontuan izan orain fitxa bakarra duzula 4000 gelaxkan, eta bi beharko zenituzke, bi bide irteten direlako gelaxka horretatik. Beraz... berriro fitxak sartu beharko dituzu 1000 gelaxkan, eta aurreko atalen banaketa-pausuak errepikatu.

  9. Jarraitu prozesua tarteko posizioetan (2000, 3000 eta 4000) fitxarik ez egon arte. Zenbat fitxa helduko dira 5000 gelaxkara? Eta 0ra?

  10. 0an eta 5000an dauden fitxak baino ez baditugu kontuan hartzen, fitxen zer portzentaje dago 5000 gelaxkan? 5000 euroak irabazteko zer probabilitate emango zenioke jokalariari?

 

 

 






 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.