MATEPRIX Sari Nagusia

Mateprix Sari Nagusia hastera doa. Irteeran lasterketan parte hartuko duten hiru gidariak daude: Daniel Bikutxa, bere Ferrari gorri liluragarriarekin; Carlos Bipil, Mercedes horia gidatuz; eta Marina Kutxpil, Matemagic bioletan sartua.

 

Bikutxa Bipil Kutxpil

 

Baina bolido hauek ez dute motorrik mugitzeko: haien mugimendua bi txanpon jaurtitzean lortzen diren emaitzen araberakoa da. Txanpon-jaurtiketan bi kutxa lortuz gero, orduan Daniel Bikutxa mugituko da. Emaitza bi pil bada, aldiz, Carlos Bipil mugituko da. Azkenik, txanponak bota eta kutx bat eta pil bat agertuz gero, Marina Kutxpil mugituko da.

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra-appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.

 

Galderak

  1. Jokalari bakoitzak bere autoa aukeratuko du. Adostasunik ez balego, autoen banaketa zozketatu egingo litzateke. Jarraian, jokoa hasiko da, goian aipatutako arauen arabera. Jokoa bukatzean, osatu hurrengo taulako lehen errenkada, lasterketa-bukaeran auto bakoitzaren gelaxka-zenbakia idatziz.

  Bikutxa Bipil Kutxpil
1 lasterketa      
2 lasterketa      
3 lasterketa      
4 lasterketa      
Guztira      
  1. Birritan edo hirutan errepikatuko ditugu aurreko ataleko pausoak: talde bakoitzak gutxienez hiru lasterketa egingo ditu. Lasterketa bakoitza bukatuta, idatzi autoen sailkapena aurreko taulan dagokion errenkadan.

  1. Kalkulatu totalak (batu zutabeak) eta aztertu lortutako emaitzak: justuak iruditzen zaizkizu jokoaren arauak? Uste al duzu auto guztiek irabazteko aukera berberak dituztela? Idazti zure arrazonamendua.

  2. Azter dezagun orain aurrekoaren zergatia. Txanpona jaurtitzean, gertatzeko aukera berbera duten bi emaitza izan daitezke: kutx agertzea edo pil agertzea. Baina, zer gertatzen da bi txanpon jaurtitzen direnean? Zer emaitza gerta daitezke? Zalantzarik baduzu, une batez jo ezazu bi txanponak desberdinak direla. Zer probabilitate luke "bi kutx lortu" gertaerak? eta "kutx bat eta pil bat lortu" gertaerak? Azal dezake horrek lasterketan gertatutakoa?

  3. Arauak ez bazaizkizu bidezkoak iruditzen, asmatu berriak eta aurkeztu zure kideei. Arau berriak adosten dituzuenean, praktikan jarri lasterketaren batekin. Idatzi emaitzak taula honetan:

  Gorria Horia Bioleta
1 lasterketa      
2 lasterketa      
3 lasterketa      
4 lasterketa      
Guztira      
  1. Aztertu orain lortutako emaitzak. Uste al duzu asmatu dituzuen arauak benetan bidezkoak direla?

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.