Monty Hall-en problema

Monty Hall-en problemak Let's Make a Deal ("Egin dezagun tratu"). Estatu Batuetako telebista-lehiaketann du jatorria. Lehiaketak saioaren aurkezlearen izena du: Monty Hall Espainian, eskema berbera erabili zen "Un, dos, tres, responda otra vez" lehiaketan.

 

Funtsean, hau da problema:

  • Parte-hartzaileari 3 ateren artean aukeratzeko eskaintzen zaio. Haietariko baten atzean auto bat dago, eta beste ateen atzean garrantzi gutxiko opariak (jatorrizko bertsioan, garrantzi gutxiko opariak ahuntzak ziren, eta Espainiako bertsioan kalabazak ziren). Parte-hartzaileak aukeratuko duen ate atzean dagoen oparia irabaziko du.

  • Behin atea aukeratuta, aurkezleak beste bi ateetariko bat zabalduko du, haren atzean garrantzi gutxiko oparia (kalabaza) zegoela agerraraziz. Beti egin dezake hori aurkezleak, aurrez dakielako zer dagoen ate bakoitzaren atzean. Beraz, bi ate zabaldu gabe daude.

  • Orduan, hasieran aukeratutako atea aldatzea eta zabaldu gabe jarraitzen duen beste atea aukeratzea eskaintzen dio aurkezleak parte-hartzaileari.

Galdera hau da: zer komeni da, atea aldatzea ala hasieran aukeratutakoarekin jarraitzea?

 

Aplikazio hau erabiliko dugu hiru aukera posible simulatzeko: hasierako aukeraketa mantentzea beti, hasierako aukeraketa aldatzea beti edo zoriz aukeratzea zer egin.

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko)

 

Galderak

  1. Egin simulazioa parte-hartzaileak aukeratutako atea mantentzen duela emanez: aukeratu hiru ateetariko bat "Lehen aukeraketa" laukitxoan dagokion gelaxka aktibatuz, eta aukeratu ate berbera "Bigarren aukeraketa". laukitxoan. Errepikatu ezazu prozesua zenbaitetan (gutxienez, 30 aldiz), zenbatu eta kalkulatu autoa lortzen duzun aldien proportzioa.

  2. Egin simulazioa parte-hartzaileak aukeratutako atea aldatzen duela emanez: aukeratu hiru ateetariko bat "Lehen aukeraketa" laukitxoan dagokion gelaxka aktibatuz, eta aukeratu beste atea "Bigarren aukeraketa". laukitxoan. Errepikatu ezazu prozesua zenbaitetan (gutxienez, 30 aldiz), zenbatu eta kalkulatu autoa lortzen duzun aldien proportzioa.

  3. Orain, egin simulazioa parte-hartzaileak atea aldatzea edo atea mantentzea zoriz aukeratzen duela emanez: aukeratu hiru ateetariko bat "Lehen aukeraketa" laukitxoan dagokion gelaxka aktibatuz, eta aukeratu ate berbera edo bestea zoriz (erabili txanpona erabakirako) "Bigarren aukeraketa". laukitxoan. Errepikatu ezazu prozesua zenbaitetan (gutxienez, 30 aldiz), zenbatu eta kalkulatu autoa lortzen duzun aldien proportzioa.

  4. Gehitu zure emaitzei zure gelakide batzuen emaitzak. Berriro zenbatu, eta idatzi zure ondorioak.

 

 






 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.