Arratoiak eta gazta

12 arratoi sartuko ditugu bi irteera dituen labirinto baten sarreratik: Irteeretariko batean gazta bat dago, eta, bestean, katu bat.

Bidegurutze bakoitzean, arratoiek zoriz aukeratu behar dute aurrean dituen bideen artean. Ez dute inoiz atzera egiten. Arratoi bat gaztara helduz gero, gazta jan eta aske geratuko da. Baina katua dagoenera badoa, katuak jango du. Zenbat arratoi uste duzu salbatuko direla?

 

Aplikazio hau erabiliko dugu gertatu beharrekoa simulatzeko: bidegurutze bakoitzean, banatu erdibana arratoi taldea agertzen zaizkien bideetan. Zenbat salbatuko dira?

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko)

 

Galderak

  1. Labirintoan sartu eta gutxira, arratoiak lehen bidegurutzera iritsiko dira: bi bide dituzte aurrean. Zoriz aukeratzen dutenez, demagun saguen erdiek bide bat eta beste erdiek beste bidea aukeratzen dutela. Banatu saguak irizpide horren arabera: batzuk labirinto barruan geldituko dira, eta beste batzuk gaztara doaz zuzenean. Zenbat arratoik lortu dute jadanik askatasuna?

  2. Itzul gaitezen labirintoan zehar dabiltzan arratoiengana. Berehala, beste bidegurutze bat aurkituko dute: oraingoan, hiru bide dira. Zenbat arratoik jarraituko diote bide bakoitzari? Zenbat arratoik hartu dute katuarengana eramaten dituen bidea?

  3. Arratoi batzuk labirintoan daude oraindik ere, eta hirugarren bidegurutzera helduko dira: bi bide dituzte aurrean. Arratoien erdiak bide batetik doaz eta beste erdiak bestetik. Arratoi guztiak irten dira jada labirintotik?

  4. Zenbatu ditzagun: Zenbat arratoi heldu dira katuarengana? Zenbat salbatu dira? Arratoien zer proportzio salbatu da?

  5. Arratoi bat labirintoan sartzen denean, zer probabilitate du salbatzeko?

  6. Labirintoan 96 arratoi sartuz gero, zenbat salbatzea espero behar dugu?

 
 

 






 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.