Fruta-erruleta

Auzo-elkarte batean, joko batzuk asmatu dituzte auzoko jaietarako dirua lortzeko. Joko horietako bat sei sektore berdinetan banatutako erruleta bat biratzean datza. Sektore horietako hirutan, gereziak daude, bitan limoiak, eta batean sagarra. Erruleta gelditzean orratzak sagarra markatzen badu, saria 12 € izango da. Orratzak limoia adierazten badu, saria 3 € izango da. Orratzak gereziak adierazten baditu… ez dago saririk.

Jokatzeko zenbat ordaindu behar den eztabaidatzen ari dira: jokoa garestiegia ez izatea nahi dute, jendea erakartzeko, baina merkeegia jar dezaketen beldur dira eta, hala, errentagarria ez izatea edo, are okerrago, dirua galtzea.

 

Zenbat kobratu behar dute jokaldiko, ez badute dirurik galdu nahi? Jaietan 1500 bat pertsonak jokatuko dutela kalkulatu badute, zenbat kobratu beharko lukete jokaldiko, haien helburua 2000 euroko etekina lortzea bada?

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko)

 

Galderak

  1. Klikatu Berrabiarazi botoia leihoaren behealdean erruleta biratzeko, eta utzi ezazu biraka unetxo bat. Ostean, geldi ezazu, botoian klikatuz, eta begiratu emaitzari. Zein da zure saria?

  2. Errepikatu prozesua zenbaitetan. Erraza alda saririk lortzea? Zer da sarrien gertatzen dena? Zenbat irabazten duzu batez beste? Une honetan, ez da beharrezkoa kalkulu zehatzak egiterik, aurrerago egingo ditugu. Zenbait jokaldi ostean iruditu zaizuna baino ez idatzi.

  3. Klikatu Berrabiarazi botoia , eta kokatu goi-ezkerraldeko irristailu bertikala Simulazio egoeran. Ikusten duzuna 500 jokaldi ostean lortutako emaitzen zenbaketa da. Datuak garbitzeko, botoian klikatu, animazio automatikoa aktibatzeko, eta, jarraian, gelditu, simuladoreko puntu horian saguaz eraginda. Batez beste, zer jokaldi-portzentajetan lortzen da 12 euroko saria? Eta 3 euroko saria? Eta saririk ez? Mugitu goiko irristailua, eta handitu jokaldi kopurua. Mantendu egiten al dira proportzioak?

  4. Aukeratu n = 5000. Lortutako emaitzak kontuan izanik, zenbateko saria lortuko da batez beste? Egin itzazu egin beharreko kalkuluak, eta baieztatu zure emaitza "Batez besteko saria" gelaxka aktibatuz.

  5. Apustua, hots, jokaldi bakoitzean ordaindu beharrekoa 2,50 € balitz, joko errentagarria litzateke auzo-elkartearentzat? Zein izan beharko luke apustuaren balio minimoak jokoak galerarik ekar ez ditzan antolatzaileentzat?

  6. Apustua 4,50 € balitz, zer etekin lortuko lituzkete, batez beste, 1500 jokaldi ostean? Zenbatean finkatu beharko lukete apustua batez besteko etekina 2000 € izateko? Zure kalkuluak egin ostean, baieztatu zure emaitzak aplikazioa erabiliz (aktibatu "Apustua eta irabazia" gelaxka, eta aukeratu, irristailuekin, gutxi gorabeherako balioak).

  7. Klikatu Berrabiarazi botoia, eta kokatu irristailu bertikala Soluzioa egoeran. Aktibatu "Sagar-arkua" gelaxka. Zirkunferentziako zer atalek adierazten du sektore berdeko arkua? Zer probabilitate du "sagarraren sektorea lortzea erruleta biratzean" gertaerak?

  8. Desaktibatu Sagar-arkua gelaxka, eta aktibatu "Limoi-arkuak" gelaxka. Zirkunferentziako zer atalek adierazten dute, batera hartuta, koloreztatutako bi arkuak? Zer probabilitate du "limoiaren sektorea lortzea erruleta biratzean" gertaerak?

  9. Desaktibatu Limoi-arkuak gelaxka, eta, orain, aktibatu Gerezi-arkuak gelaxka. Zirkunferentziako zer atalek adierazten dute, batera hartuta, koloreztatutako hiru arkuak? Zer probabilitate du "gereziaren sektorea lortzea erruleta biratzean" gertaerak?

  10. Kalkulatu dituzun probabilitateak kontuan izanik, zein litzateke jokoan lortutako batez besteko saria? Gutxienez zenbatekoa izan beharko luke apustuak, jokoak galerarik sor ez ditzan? Egiaztatu zure kalkuluak aplikazioaz. Bat al datoz zuk kalkulatutakoa eta lehenago egin dugun simulazioaren emaitzak?

  11. Sagarraren saria 10 €, limoiarena 4 € eta gereziena 1 € balira, zein izan beharko luke apustuak, jokoaren antolatzaileek 1,25 euroko batez besteko etekina lor dezaten jokaldiko? Behin kalkuluak eginda, egiaztatu zure emaitzak aplikazioaz, hau da, irristailuak erabiliz sagarraren, limoiaren eta gerezien saria aukeratzeko.

  12. Aztertu sarien banaketa posible bat apustua 3 euroan jarrita jokoak batez beste 1200 €-ko etekina lortzeko 1500 jokaldi ostean. Erabili aplikazioa emaitzak egiaztatzeko.

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.