Triangelua... ziurrenik

Izan bedi edozein segmentu, zoriz, hirutan zatitua. Orain, triangelu bat eraikitzen saiatuko gara hasierako segmentutik lortutako hiru segmentuekin. Baina... beti ezin dugu. Zer probabilitate dago azaldutako hiru segmentu horiekin triangelu bat eraikitzeko?

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko)

 

Galderak

  1. Segmentua 8 cm luze da. Ohartu segmentuan hori koloreko bi puntu daudela eta segmentua hirutan zatitzen dutela 11, l2 eta l3; haien luzerak ere leihoan adierazten dira. Eraiki dezakezu hirukirik 11, l2 eta l3? segmentuekin? Mugitu puntu berdeak egiaztatzeko.

  2. Hiru segmentu izanik, zein izan behar du segmentuen luzeren arteko erlazioak, eurekin triangelurik eraiki ahal izateko? Klikatu Berrabiarazi botoia, eta errepikatu baieztapena Aztertu zenbait kasu gehiago. Berrabiarazi botoian klikatzen duzun bakoitzean, egoera berria aurkezten zaizu, bi puntu horiak zoriz kokatuak.

  3. Egin dezagun lortutako emaitzen lehen analisia: bi puntuak zoriz kokatzean segmentuan, errazagoa da triangelua eraikitzea ala ez? Zure emaitzak aintzat hartuta, zer probabilitate emango zenioke triangelua eraikitzeari? Ez da beharrezkoa kalkulu zehatzak egitea, aurrerago egingo baititugu; nahikoa da lehen hurbilketa egitea zure ikerketetan oinarrituta.

  4. Aukeratu irristailu bertikalaz Simulazioa eszena. Mugitu irristailu berdea eskuinerantz simulazioa martxan jartzeko, eta begiratu emaitzari: Kontura zaitez noiz eraikitzen den hirukia eta noiz ez.

  5. Ikusi eskuineko laukian puntu bat ageri dela, simulazioarekin aldatuz doana. Izan ere, haren koordenatuak segmentuko puntuen kokapenaren menpe daude. Aktibatu Erakutsi arrastoa gelaxka: triangelua eraikitzea posible denean, puntua berdea izango da, eta ezinezkoa denean, gorria izango da. Handitu simulazio-abiadura balio maximora, eta utzi aplikazioari lanean unetxo bat. Laukiaren zer atal koloreztatu da? Atal koloreztatuan, zer parte bete du gorriak? Eta berdeak? Argi ikusten ez baduzu, aktibatu Laguntza gelaxka.

  6. Lortutako emaitzen arabera, zer probabilitate emango zenioke segmentu bat zoriz hirutan zatitzetik lortutako hiru segmentuekin triangelua eraiki ahal izateari?

  7. Klikatu Berrabiarazi botoia, eta aukeratu Soluzioa  eszena irristailu bertikalaz. Orain, bi puntu horiak aske mugi ditzakezu. Finkatu puntuetariko bat, eta mugitu bestea segmentuaren mutur batetik bestera. Ikusi bigarren puntuko zer kokapenetan posiblea den triangelua eraikitzea segmentuaren hiru zatiekin (arkuak moztu behar dira).

  8. Aktibatu Erakutsi arrastoa gelaxka. Mugitu puntuetariko bat segmentuaren mutur batetik bestera, eta begiratu laukian sortzen den trazari. Berdea da triangelua eraiki daitekeenean, eta gorria ezinezkoa denean. Aldatu lehen puntuaren kokapena, eta berriro mugitu bestea segmentuaren mutur batetik bestera. Bi puntuen mugimendua konbinatuz, lauki osoa kolorezta dezakezu. Hori egiten baduzu, laukiaren zer zati gelditu da gorriz koloreztatua? Eta berdez? Aldatuko al dira proportzio horiek hasierako segmentuaren luzera aldatzen badugu? 

  9. Zer probabilitate dago segementu bat zoriz hiru zatitan ebakitzetik lortutako hiru segmentuekin triangelua eraikitzeko?

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.