Barra- eta kutxa-diagramak

Barra-diagrama modelo erabilienetarikoa da adierazpen estatistikoen artean, gehienbat karaktere kualitatiboekin, edo balio kuantitatibo desberdin askorik hartzen ez duten aldagai diskretuekin dihardugunean.

 

Adierazpen grafikoetan asko erabiltzen den modelo bat kutxa-diagrama da. Diagrama mota honek banaketaren asimetria posiblea baloratzeko edo balio atipikorik dagoen jakiteko balio du, eta asko errazten du banaketa batzuen arteko konparaketa. Diagrama hau eraikitzeko erabiltzen diren datuak banaketaren bost zenbakien laburpena izenaz ezagunak dira: balio minimoa, lehen kuartila, mediana, hirugarren kuartila eta balio maximoa.

 


Sakatu irudi honen gainean
informazio gehiago lortzeko.

 

Aplikazio honetan, 25 ikaslek test batean lortutako puntuazioekin osatutako banaketa estatistikoa adieraziko dugu, barra- eta kutxa-diagramak eraikiz. Testa 1 eta 15 puntu artean baloratuta dago. Kasu bakoitzean, informe labur bat ere egin beharko dugu, banaketaren grafikoetan zein parametro adierazgarrietan oinarrituta.

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko)

 

Galderak

  1. Eraiki banaketari dagokion barra-diagrama eta kalkulatu banaketaren batez bestekoa eta desbideratze tipikoa. Kalkulatu, halaber, haren moda edo modak. Baieztatu zure kontuak eta diagrama aplikazioa erabiliz. Azkenik, egin informe labur bat datu-banaketaren ezaugarri garrantzitsuenak azpimarratuz.

  2. Klikatu botoia eta mugitu irristailu bertikala Kutxak posiziora. Aztertu banaketaren datuak, egin beharreko kalkuluak egin eta aukeratu, irristailu urdinak erabiliz, banaketaren balio minimoa, lehen kuartila, mediana, hirugarren kuartila eta balio maximoa. Adierazi, halaber, balio tipikorik dagoen eta, baldin badaude, banaketaren ezkerrean edo eskuinean dauden. Begiratu eraikitzen ari zaren kutxa-grafikoari eta egiaztatu zure emaitzak. Azkenik, egin informe labur bat datu-banaketaren ezaugarri garrantzitsuenak azpimarratuz.

 



 






 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.