Kuartilak eta kutxak

Banaketa estatistiko baten posizio-neurriak balio bat besteekiko kokatzen laguntzen digu. Neurri horietako bat mediana da: banaketa erdi-erdian kokatzen da, hau da, datu multzoaren erdia goitik eta beste erdia azpitik uzten du. Banaketa erditik zatitu beharrean, lautan, hamarretan edo ehunetan zatitzen bada kuartilak, dezilak edo pertzentilak eratzen dira.

 

Mediana eta kuartilak kutxa-diagrama eraikitzeko oinarriak dira. Diagrama mota honek banaketaren asimetria baloratzeko edo balio atipikorik dagoen jakiteko balio du, eta asko errazten du banaketa batzuen arteko konparaketa. Diagrama eraikitzeko erabiltzen diren datuak banaketaren bost zenbakien laburpena izenaz ezagunak dira: balio minimoa, lehen kuartila, mediana, hirugarren kuartila eta balio maximoa

 


Sakatu irudi honen gainean
informazio gehiago lortzeko.

 

Aplikazio honetan, kutxa-diagramak eraiki beharko ditugu banaketa estatistikoak adierazteko, eta, lehenago, eraikuntzarako datuak kalkulatu beharko ditugu. Kasu bakoitzean, informe labur bat ere egin beharko dugu, banaketaren grafikoetan zein parametro adierazgarrietan oinarrituta.

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko)

 

Galderak

  1. Erabili irristailuak 15 datuko banaketaren balio minimoa, lehen kuartila, mediana, hirugarren kuartila eta balio maximoa aukeratzeko. Ba al dago balio atipikorik? Baiezkoan, aktibatu dagokion gelaxka eta adierazi balio atipikorik dagoen ezkerrean, eskuinean edo bi aldeetan.

  2. Aktibatu orain Baieztatu diagrama gelaxka, eta egiaztatu zure soluzioa. Egin informe labur bat datuen banaketa baloratuz, egin dituzun kalkuluetan eta diagramaren ezaugarrietan oinarrituta.

  3. Mugitu Datu kopurua irristailua eta erreparatu dagokion kutxa-diagraman gertatzen diren aldaketei. Idatzi informe labur bat irristailua mugitzean lortzen dituzun lau banaketak alderatuz (kontuan izan, horretarako, diagramen itxura eta haietako bakoitzaren balio adierazgarriak).

  4. Klikatu botoia, finkatu Datu-kopurua irristailua 20 balioan, idatzi, kalkulu-orriko bigarren errenkadan, datu-banaketa hau (ez da beharrezkoa kalkulu-orriko ikusgai dauden beste balioak aldatzea), eta egiaztatu sartu dituzun datuak leihoaren goialdean ageri direla:

1, 1, 3, 3, 7, 10, 13, 13, 13, 13, 13, 14, 16, 16, 17, 18, 19, 20, 23, 25.

  1. Eraiki banaketaren kutxa-diagrama; horretarako, aldez auretik, irristailuez eta kontrol-gelaxkez aukeratu eraikuntzarako behar diren datuak. Kalkulatu, halaber, haren batezbesteko aritmetikoa eta moda. Kalkulatu dituzun datu guztiak eta eraiki duzun diagrama aintzat hartuz, idatzi banaketa horri buruzko informe labur bat.

  2. Klikatu botoia jatorrizko balioetara bueltatzeko. Idatzi orain 15 datuko banaketa bat kalkulu-orriko bigarren errenkadan, hurrengo baldintzak betez:

Balio minimoa: 1; Lehen kuartila: 3; Mediana: 6; Hirugarren kuartila: 12; Balio maximoa: 16

  1. Eraiki dagokion kutxa-diagrama, eta kalkulatu, halaber, batezbestekoa eta moda. Egiaztatu zure kalkuluak aplikazioaz. Azkenik, idatzi informe labur bat proposatu duzun banaketari buruz.

  2. Klikatu botoia jatorrizko balioetara bueltatzeko. Idatzi orain 16 datuko banaketa bat kalkulu-orriko bigarren errenkadan, hurrengo baldintzak betez:

Balio minimoa: 1; Lehen kuartila: 6,5; Mediana: 11,5; Hirugarren kuartila: 13; Balio maximoa: 15

  1. Eraiki dagokion kutxa-diagrama, eta kalkulatu, halaber, batezbestekoa eta moda. Egiaztatu zure kalkuluak aplikazioaz. Azkenik, idatzi informe labur bat proposatu duzun banaketari buruz.

  2. Lehen kuartila balio minimoaren berdina izan daiteke? Gerta daiteke hirugarren kuartila medianaren berdina izatea? Berdinak izan daitezke mediana, hirugarren kuartila eta balio maximoa? Aldatu datu kopurua 15era, bilatu adibide argigarriak eta erabili aplikazioa zure baieztapenak egiaztatzeko.

 



 






 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.