Histograma

Aldagaia jarraitua denean —eta, zenbaitetan, baita diskretua denean ere—, datuak tarteetan pilatzen dira. Halako kasuetan, banaketa adierazteko grafiko egokiena histograma da.

Histograma laukizuzen lotuz osatua dago (barra-diagrametan ez bezala, haietan laukizuzenak banatuta daude eta). Laukizuzenen oinarriak datuak pilatzeko erabilitako tarteak dira. Laukizuzenen altuerak tarte bakoitzaren maiztasunak dira.

 


Sakatu irudi honen gainean
informazio gehiago lortzeko.

 

Aplikazio honetan, gela bateko 25 ikasleen altuera-banaketa (zentimetrotan) adierazten duen histograma eraikiko dugu.

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko)

 

Galderak

  1. Aztertu banaketako datuak. Zein da balio minimoa? Eta maximoa?

  2. Zenbatu datuak, eta eraiki zure koadernoan maiztasun-taula bat, datuak banatuz zabalera berdineko 8 tartetan. Baieztatu zure emaitza Erakutsi maiztasun-taula gelaxka aktibatuz. Erabili lehenago irristailuak histogramaren muturrak eta tarte kopurua finkatzeko

  3. Adierazi, orain, eraiki duzun maiztasun-taula. Egoki ikusten baduzu, ardatzean mugi ditzakezu histogramaren muturrak. Jarraian, aktibatu Erakutsi histograma gelaxka.

  4. Aldatu, orain, histogramaren muturra keta tarte-kopurura, eta erreparatu lortutako emaitzei. Zergatik handitzen dira tarteen maiztasunak tarte kopurua murriztean?

  5. Batezbesteki aritmetikoa aldatuko ote da tarte kopurura aldatzean? Arrazoitu zure erantzuna.

  6. Klikatu Berrabiarazi botoia, eta errepikatu 1, 2 eta 3 ariketak zenbaitetan.

 



 






 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.