Batezbestekoa eta desbideratze tipikoa

Batezbesteko aritmetikoa eta desbideratze tipikoa datu-bilduma bat laburtzeko parametro erabilienak dira. Batezbestekoa da datu guztiak berdinak izan daitezen datu batzuk beste batzuekin konpentsatu ondoren lortzen den balioa. Halaber, esan genezake totala guztien artean banatzetik sortzen den balioa dela. Ikuspuntu grafikotik, batezbesteko aritmetikoa histogramaren, edo dagokionean, banaketaren barra-diagramaren "oreka-puntuarekin" bat dator. Batezbestekoa grabitate-zentroaren ardatz horizontalaren gaineko proiekzioa litzateke.

 

Bestalde, desbideratze tipikoak datuak batezbestekoaren inguruan nola dauden banatuta ulertzen laguntzen digu: batezbestekotik zein urruti (sakabanatuta) edo hurbil dauden. Beraz, grafikoaren formak adierazten digu gutxi gorabehera zenbat den irudikatzen ari den banaketaren desbideratze tipikoa.

 


Klikatu irudia
informazio gehiago lortzeko.

 

Aplikazio honetan, banaketa baten batezbesteko aritmetikoaren eta desbideratze tipikoaren balioen arteko erlazioa eta banaketa irudikatzen duen histogramaren itxura aurkitzen saiatuko gara. Kasu guztietan, 20 ikasleko gela batean Matematika azterketako notek sortutako banaketarekin lan egingo dugu.

 


Klikatu irudia
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, GeoGebra-ko applet-a ezin izan da martxan jarri. Mesedez, egiaztatu Java 1.4.2 edo osteko bertsioren bat instalatuta eta aktibatuta dagoela zure nabigatzailean. (Hemen klikatu Java instalatzeko. )

 

Galderak

  1. Aktibatu Batez bestekoa erakutsi eta Desbideratze tipikoa erakutsi gelaxkak. Aldatu diagramako datu batzuk, eta erreparatu aldaketa horiek batezbesteko aritmetikoan eta desbideratze tipikoan duten eraginari.

  2. Klikatu Berrabiarazi botoia. Mugitu egoki ikusten dituzun datuak banaketaren batezbesteko aritmetikoa 6 izan dadin. Zure emaitzaz ziur zaudenean, aktibatu Batezbesteko aritmetikoa erakutsi gelaxka, egiaztatzeko. Idatzi maiztasun-taula koadernoan, eta kopiatu histograma ere.

  3. Erabili, orain, kalkulagailua aurreko ariketan lortu duzun banaketaren desbideratze tipikoaren balioa lortzeko. Aktibatu Desbideratze tipikoa erakutsi gelaxka, eta egiaztatu zure emaitza.

  4. Batezbestekoa 6 duen beste banaketarik lor dezakezu? Aztertu kasu bakoitzean maiztasun-taula; zer mantentzen da konstante kasu guztietan? Batezbestekoa 6 duten banaketa guztiek al dute desbideratze tipiko berbera? Arrazoitu zure erantzunak, eta jarri adibide argigarriak.

  5. Klikatu Berrabiarazi botoia. Banaketaren datu bakarra aldatuz gero alda daiteke batezbesteko aritmetikoa? Baiezko kasuan, jarri adibide argigarriren bat. Ezezkoan, arrazoitu erantzuna.

  6. Klikatu Berrabiarazi botoia. Aldatu banaketako datuak batezbesteko aritmetikoa alda ez dadin. Azaldu nola egin duzun. Zer gertatu da desbideratze tipikoarekin? Konstante mantentzen da hura ere? Egiaztatu zure emaitzak Batez bestekoa erakutsi eta Desbideratze tipikoa erakutsi gelaxkak aktibatuz.

  7. Banaketako bi datu baino ez baditugu aldatzen, nola egin behar da aldaketa desbideratze tipikoa alda ez dadin? Eta handitu dadin? Arrazoitu zure erantzunak, eta jarri adibide argigarriak.

  8. Klikatu Berrabiarazi botoia. Aldatu datuak batezbestekoa 5 eta ahalik eta desbideratze tipikorik txikiena duen banaketa lortu arte. Desbideratze tipikoa zero izatea lor dezakezu? Zer banaketa gelditu zaizu? Egiaztatu zure emaitzak Batezbestekoa erakutsi eta Desbideratze tipikoa erakutsi gelaxkak aktibatuz..

  9. Klikatu Berrabiarazi botoia. Aldatu datuak batezbestekoa 5,5 eta ahalik eta desbideratze tipikorik txikiena duen banaketa lortu arte. Zer banaketa gelditu zaizu? Egiaztatu zure emaitzak Batez bestekoa erakutsi eta Desbideratze tipikoa erakutsi gelaxkak aktibatuz.

  10. Aurreko bi ariketetan, desbideratze tipikoa handitzeko edo txikitzeko asmoz balioak aldatu ahala grafikoaren forma nola aldatuz zihoan egiaztatu ahal izan duzu. Grafikoaren formaren eta desbideratze tipikoaren balioaren arteko erlaziorik ikusten al duzu?

  11. Klikatu Berrabiarazi botoia, eta aktibatu Batezbestekoa erakutsi eta Desbideratze tipikoa erakutsi gelaxkak. Banaketa estatistiko askotan, datuen bi heren baino gehiago batezbestekoa ken desbideratze tipikoaren eta batezbestekoa gehi desbideratze tipikoaren arteko tartean daude. Betatzen al da hori histograman honetan? Mugitu datu batzuk, eta egin berriro egiaztapena. Errepikatu zenbait kasu gehiago. Idatzi zure ondorioak.

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.