Batezbestekoa eta grafikoa

Barra-diagramaren edo histogramaren itxurak irudikatutako datuen batezbesteko aritmetikoaren balioa "bistara" kalkulatzen laguntzen digu. Batezbesteko aritmetikoa grafikoaren "oreka-puntuarekin" bat dator, edo, beste era batera esanda, haren grabitate-zentroaren ardatz horizontalaren gaineko proiekzioarekin bat dator.

 


Klikatu irudia
informazio gehiago lortzeko.

 

Horretan oinarrituta, batezbesteko aritmetikoaren kalkulu hurbildua egin dezakegu: grafikoari begiratu, eta haren grabitate-zentroa non kokatzen den zehazten saiatuko gara. Puntu horren ardatz horizontalaren gaineko proiekzioak batezbestekoaren balioa emango digu. Aplikazio honetan, hori praktikatuko dugu.

 


Klikatu irudia
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, GeoGebra-ko applet-a ezin izan da martxan jarri. Mesedez, egiaztatu Java 1.4.2 edo osteko bertsioren bat instalatuta eta aktibatuta dagoela zure nabigatzailean. (Hemen klikatu Java instalatzeko. )

 

Galderak

1 Oreka

  1. Mugitu segmentu graduatuan dagoen zirkulua. Ohar zaitez zer gertatzen den alde batetik bestera mugitzean. Zer baliotan kokatu behar duzu, grafikoa horizontal gera dadin? Zein da grafikoan adierazitako balioen batezbesteko aritmetikoa? Zer gertatzen da euste-puntua batezbesteko aritmetikoaren ezkerraldean dagoenean? Eta eskuinaldean badago?

2 Oreka

  1. Aukeratu " 2 Oreka" eszena. Mugitu segmentu graduatuan dagoen zirkulua, aurrekoan bezala. Ohar zaitez zer gertatzen den alde batetik bestera mugitzean. Zer baliotan geratzen da grafikoa horizontal? Zein da grafikoan adierazitako balioen batezbesteko aritmetikoa? Zer gertatzen da euste-puntua batezbesteko aritmetikoaren ezkerraldean dagoenean? Eta eskuinaldean badago?

Estimatu batezbestekoa

  1. Ezkerreko irristailuarekin, aukeratu "Batezbestekoa estimatu" eszena. Mugitu segmentu arrosan dagoen zirkulua, eta seinalatu irudikatutako datuen batezbesteko aritmetikoaren balio hurbildua. Egiaztatu zure soluzioa "Erakutsi batezbesteko aritmetikoa" gelaxka aktibatuz. Kopiatu maiztasun-taula eta grafikoa, batezbestekoaren kokapen eta guzti, zure koadernoan.

  2. Orain, aldatu zenbait balio: jarri kurtsorea aldatu nahi duzun barraren oinarrian, eta arrastatu beste barraraino, ezkerreko botoia sakatuta mantenduz. Zer ikusten duzu maiztasun-taulan balioak barra batetik bestera arrastatzean?

  3. Seinalatu, orain, zirkulu arrosa mugituz, banaketa berriaren batezbesteko aritmetikoa. Baieztatu zure emaitza. Kopiatu maiztasun-taula eta grafikoa, batezbestekoaren kokapen eta guzti, zure koadernoan.

  4. orain, aldatu grafikoaren datuak, batezbestekoa 6 izan arte. Egiaztatu zure emaitza, "Erakutsi batezbesteko aritmetikoa" gelaxka aktibatuz. Kopiatu maiztasun-taula eta grafikoa, batezbestekoaren kokapen eta guzti, zure koadernoan.

  5. Orain, aldatu zenbait balio grafikoa alda dadin, baina batezbesteko aritmetikoa mantenduz —6 izaten jarraitu behar du—. Zer egin beharko duzu lortzeko?

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.