Batezbesteko aritmetikoa

Datu numeriko multzo bat laburbiltzeko, batezbesteko aritmetikoa, mediana edo moda erabil ditzakegu. Hiru parametro estatistiko horien artean, batezbesteko aritmetikoa —edo batezbestekoa, besterik gabe— nabarmentzen da, banaketa orekatua, oreka, berdintasuna adierazten baitu. Datu guztiak berdinak balira, balio hori izango lukete. Edo, bestela esanda, banaketaren datu bakoitzari legokiokeen balioa litzateke, baldin eta batura osoa zati berdinetan banatuko balitz.

 

    

 

Aplikazio honetan, batezbesteko aritmetikoaren ezaugarri batzuk aztertuko ditugu, lehen aipatu dugun banatze kontzeptu horretatik ondorioztatuak.

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko)

 

Galderak

  1. Mugitu "Banatu" irristailua eskuinerantz. Zer gertatu da? Zer altuera dute barrek? Zenbat balio du datuen batezbesteko aritmetikoak? Zein da balio minimoa? Eta maximoa? Zenbat balio du medianak? Egiaztatu zure emaitzak aplikazioaz, dagozkion kontrol-gelaxka aktibatuz.

  2. Klikatu Berrabiarazi botoia jatorrizko balioetara bueltatzeko. Aldatu barren altuera balio hauek adierazteko: 1.5, 5.5, 7.5, 3 eta 9.5. Mugitu "Banatu" irristailua eskuinerantz. Zer altuera dute barrek? Zenbat balio du batezbestekoak? Zein da balio minimoa? Eta maximoa? Zenbat balio du medianak? Baieztatu zure emaitzak aplikazioaz, dagokion kontrol-gelaxka aktibatuz.

  3. Klikatu Berrabiarazi botoia jatorrizko balioetara bueltatzeko. Orain, balio hauek adierazi behar dituzu: 8, 5, 6.5, 10 eta 5.5. Irristailua mugitu baino lehen, zer altuera izango dute barrek irristailua eskuinerantz mugitzen dugunean? Nola kalkulatu duzu? Egiaztatu zure emaitza.

  4. Mantendu irristailua eskuinean eta "Erakutsi batezbestekoa" gelaxka aktibatuta. Handitu lehen barraren luzera 8tik 8.5era. Zenbat handitzen da batezbestekoa? Zergatik uste duzu gertatzen dela hori?

  5. Txikitu orain erdiko barraren altuera 6.5etik 5.5era. Zer gertatzen zaio batezbestekoari? Zer erlazio dago barraren bariazioaren eta batez bestekoaren bariazioaren artean?

  6. Batezbestekoak 0.5 unitate handitzea nahi badugu eta datu bat baino ezin badugu aldatu, zenbat handitu behar da datu hori? Egiaztatu zure erantzuna aplikazioaz.

  7. Klikatu Berrabiarazi botoia jatorrizko balioetara bueltatzeko. Orain, aurretik kalkulatu behar dituzu barrek hartu behar dituzten balioak batez bestekoa 6 izateko. Egiaztatu zure emaitzak.

  8. Idatzi, orain, balio minimoa 3, maximoa 8, mediana 7 eta batez bestekoa 6 duen banaketa bat. Egiaztatu zure emaitza aplikazioaz.

  9. Marinaren notak 4 matematika-probatan 6.5, 7, 5.5 eta 8 puntu izan dira. Oraindik proba bat egitea falta zaio ebaluazio honetan, eta horrekin proben batezbestekoa 7 izatea nahi du. Zer nota atera behar du lortzeko? Egin zure kalkuluak, eta egiaztatu emaitzak aplikazioaz.

  10. Azkenik, Marinak, bosgarren azterketa eginda, guztira 35.5 puntu ditu. Zein nota atera zuen azken proban? Zer batezbesteko lortu zuen? Egiaztatu zure emaitzak aplikazioaz.

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.