Batezbestekoa eta mediana

 

Datu numeriko multzo bat laburbiltzeko, batezbesteko aritmetikoa, mediana edo moda erabil ditzakegu. Batezbesteko aritmetikoak —edo batezbestekoa, besterik gabe— banaketa orekatua, oreka, berdintasuna adierazten du. Datu guztiak berdinak balira, balio hori izango lukete. Edo, bestela esanda, banaketaren datu bakoitzari legokeen balioa litzateke, baldin eta batura osoa erdibana banatuko balitz. Datu guztiak txikienetik handienera ordenatuz gero, mediana erdian dagoen balioa da. Datu kopurua bikoitia bada, mediana erdiko bi datuen batezbesteko aritmetikoa da. Moda gehien errepikatzen den balioa da, edo, bestela esanda, maiztasun handienekoa.

 

Aplikazio honetan, hobeto ezagutuko ditugu datu multzo baten batezbesteko aritmetikoa eta mediana.

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko)

 

Galderak

  1. Mugitu puntuak balio hauek har ditzaten: 6.5, 5, 1.5, 9 eta 8.5. Zein da batezbesteko aritmetikoa? Eta mediana?

  2. Aldatu, orain, zenbait balio, baina batezbesteko aritmetikoa aldatu gabe. Idatzi lortu duzun soluzioa. Beste soluziorik aurki dezakezu? Baiezkoan, aurkitu bi edo hiru gehiago.

  3. Orain, idatzi banaketa bat, aurrekoa ez bezalakoa, baina batezbesteko berdinekoa. Egiaztatu zure kalkuluak aplikazioaz. Batezbesteko aritmetikoaz aparte, zer daukate komun aurreko banaketa guztiek? (Pista bat: zenbat batzen dute datu horiek guztiek?).

  4. Orain, idatzi batez bestekoa 6.5 duen banaketa bat. Egiaztatu emaitza aplikazioaz. Zein da medianaren balioa?

  5. Idatzi batezbesteko aritmetikoa 5.3 eta mediana 6 duen banaketa bat. Egiaztatu zure emaitza aplikazioaz.

  6. Mugitu, orain, puntuak banaketaren batezbestekoa eta mediana berdinak izan daitezen. Soluzio bat baino gehiago aurki dezakezu batezbesteko eta mediana berdinarentzat? Zer gertatu behar da batezbesteko aritmetikoa eta mediana berdinak izateko?

  7. Matematika-probak 0tik 10era puntuatzen dira. Anderrek nota hauek lortu ditu lehen 4 probetan: 3.5, 5, 3 eta 4.5. Bosgarren proba egin behar du orain. Nota positiboa lortzeko probetan, bost proben batezbestekoak gutxienez 5 izan behar du. Zer nota lortu behar du bosgarren proban hori lortzeko?

  8. Anderrek 23 puntu lortu zituen guztira, bosgarren proba eginda. Zer nota atera zuen azken proban? Nahiko izan zuen batezbesteko horrekin nota positiboa lortzeko probetan?

  9. Isabel haren taldekidearen nota maximoa bost probetan 9.5 puntu izan zen, eta noten mediana 6.5 puntu. Datu horiekin nahiko informazio daukagu proben nota positiboa izateko (gogoratu horretarako batezbesteko aritmetikoak gutxienez 5 izan behar duela)?

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.