Histograman neurtu

Histograma grafiko estatistiko erabilienetarikoa da. Histogramatik abiatuta, nahiko ondo jakin dezakegu irudikatzen den banaketaren batezbesteko aritmetikoa eta desbideratze tipikoa gutxi gorabehera nolakoak diren. Badakizu bi horiek datu multzoak laburtzeko erabiltzen ditugun bi parametro direla.

 

Ikuspuntu grafikotik, batezbesteko aritmetikoa histogramaren "oreka-puntuarekin" bat dator. Izan ere, jo ezazu grafikoa masa duen objektu bat dela eta orekan jarri nahi dugula haren ardatz horizontaleko puntu baten gainean. Hori lortzeko, euste-puntuak batezbesteko aritmetikoan kokatuta egon behar du. Beraz, batezbesteko aritmetikoa grafikoaren grabitate-zentroaren ardatz horizontalaren gaineko proiekzioa da.

 

Bestalde, desbideratze tipikoak datuak batezbestekoaren inguruan nola dauden banatuta ulertzen laguntzen digu. Zenbat eta altuagoa izan histograma erdialdean eta baxuagoa hegaletan, hainbat txikiagoa izango da desbideratze tipikoa.

 

Batezbestekoa: 5,1   D. tipikoa: 1,37

Batezbestekoa: 5,1   D. tipikoa: 1,92

Batezbestekoa: 5,1   D. tipikoa: 2,36

 

Gainera, banaketa estatistiko gehienetan, datuen bi heren baino gehiago batezbestekoa ken desbideratze tipikoaren eta batezbestekoa gehi desbideratze tipikoaaren arteko tartean daude. Hala banaketaren grafikoa erabil dezakegu desbideratze tipikoaren balioa estimatzeko, datuen bi herenak baino gehixeago batzen dituen batezbestekoaren ingurunea aztertuz edo, bestela, histogramaren "azaleraren" bi herenak baino gehixeago mugatzen duen erdigunea aztertuz.

 

Aurrekoan oinarrituta, aplikazio honetan adierazten diren histogramen batezbesteko aritmetikoen eta desbideratze tipikoen balioak aurkitu behar dituzu. Ariketa osatu eta emaitza egiaztatu ostean, klikatu botoia botoia beste grafiko bat sortzeko.


Klikatu irudia
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, GeoGebra-ko applet-a ezin izan da martxan jarri. Mesedez, egiaztatu Java 1.4.2 edo osteko bertsioren bat instalatuta eta aktibatuta dagoela zure nabigatzailean. (Hemen klikatu Java instalatzeko. )

 




 

 





 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.