Bi mende

Hurrengo grafiko dinamikoak bi mende baino gehiagoan 119 herrialdek izan dituzten bost datu hauek ditu: Izenak (2010. urtean), Eremu geografikoa, Biztanleria, Bizi-itxaropena jaiotzean eta Errenta biztanleko (inflazioa zuzenduta). Bizi-itxaropena biztanleriaren osasuna neurtzeko datua da, eta biztanleko errentak ekonomia-ongizatea neurtzen du.

 


Estatistika sorta bat, hemen: gapminder.org ingelesezko webgunean

 

Zirkulu bakoitzeko zentroaren lehen koordenatuak (X ardatza) Biztanleko errenta adierazten du (milaka dolarretan), eta bigarren koordenatuak (Y ardatza) jaiotzean dauden bizi-itxaropeneko urteak adierazten ditu. Zirkuluaren azalera Biztanleriaren tamainarekiko proportzionala da.

 

Sentitzen dugu, GeoGebra-ko applet-a ezin izan da martxan jarri. Mesedez, egiaztatu Java 1.4.2 edo osteko bertsioren bat instalatuta eta aktibatuta dagoela zure nabigatzailean. (Hemen klikatu Java instalatzeko. )

 

Galderak

  1. Mugitu beheko ezkerreko irristailua Espainia aurkitu arte (sagua zein + eta – teklak erabil ditzakezu). Irristailu azpian Espainiako 1800eko biztanle-kopurua agertuko zaizu, milioika biztanletan.

    Klikatu Erreproduzitu botoia diagramara ohitzeko. Begiratu nolako garapena izan duten aldagai guztiek (biztanleria, errenta eta bizi-itxaropena) herrialdeetan, eta zehazki Espainian, denborak 1800etik 2009ra egin ahala.

    Zein izan zen, gutxi gorabehera, 2009ko bizi-itxaropena eta biztanleko errenta Espainian?

  2. Klikatu botoia erreprodukzio automatikoa gerarazteko eta mugitu saguarekin denboraren irristailua 2000. urtera arte. Zein zen, gutxi gorabehera, Estatu Batuetako biztanleria urte horretan?

  3. 119 herrialde-izen eta dagokien 119 eremu geografiko daude; guztira, 238 datu. Baina 119 herrialde eta 210 urte (1800tik 2009ra, biak barne) horietako bakoitzeko, hiru datu daude: biztanleria, errenta eta bizi-itxaropena. Guztira, zenbat datu erabiltzen ditu diagrama dinamiko honek?

  4. Zein dira diagramak, kolore desberdinez, nabarmentzen dituen eremu geografiko nagusiak? Idatzi itzazu zure koadernoan eremu horiek.

  5. Zer eremu geografikotan dago Nepal?

  6. Zer adinetatik behera zegoen bizi-itxaropena herrialde guztietan 1800. urtean? Zein adinetatik gora zegoen bi mende geroago, 2000. urtean, bizi-itxaropena herrialde guztietan?

  7. 2009. urtean, zer herrialde da zirkulu gorri handia? eta zirkulu urdin argi handia? eta hori handia?

  8. Urteen poderioz, herrialdeetako biztanleko errenten arteko diferentziak handituz ala txikituz doaz?

  9. Urteen poderioz, herrialdeetako bizi-itxaropenen arteko diferentziak handituz ala txikituz doaz?

  10. Aurkitu 1900. urtean 50 urte baino gehiagoko bizi-itxaropena zuten hiru herrialde.

  11. Bigarren Mundu Gerraa hastean, herrialde bakarra dago 10.000 dolar baino gehiagoko biztanleko errentarekin. Zein?

  12. 1981. urtean herrialde baten biztanleko errenta gailentzen da. Zein? Zure ustez, hazkunde ekonomiko hori zer produkturen esportazioari zor zaio?

  13. 1800. urtean, herrialde guztiek 3000 $ baino gutxiagoko biztanleko errenta zuten. Aurkitu 2009an oraindik errenta horretara heldu ez diren hiru herrialde.

  14. Zer herrialdetan dute 2009an jaiotakoek bizi-itxaropenik txikiena?

  15. Jo 1800. urtera. Aukeratu beheko ezkerreko irristailuan Korea, eta eskuinekoan Espainia. Aktibatu irristailu horien azpiko gelaxkak herrialde horiek bakarrik erakusteko. Klikatu Erreproduzitu botoia, eta deskribatu zure koadernoan bi herrialdeen garapena, batena bestearenarekin konparatuz.

 

 

 



 

 

 






 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.