Urrezko kakarraldoa

Edgar Allan Poe-ren ipuin honetan, protagonistak (Legrand jaunak) altxor bat aurkitzen du, haren bila joateko beste pista dituen testu zifratu bat deszifratzeko gai izateagatik.

 

Legrand jaunak testu zifratua deszifratzea lortuko du ikur bakoitza (zifra edo sinbolo) alfabetoko letra batez ordezkatuz doalako, gutxi gorabehera gehien errepikatzen diren ikurrak gazteleraz gehien erabiltzen diren letrekin bat datozela kontuan izanik. E letra, A letra, O letra... Mezu zifratuaren ostean, gorriz, maiztasunaren arabera ordenatutako alfabetoa ikus dezakezu: gehien erabilitako letra E da, ostean A, eta abar.

 

Sentitzen dugu, GeoGebra-ko applet-a ezin izan da martxan jarri. Mesedez, egiaztatu Java 1.4.2 edo osteko bertsioren bat instalatuta eta aktibatuta dagoela zure nabigatzailean. (Hemen klikatu Java instalatzeko. )

 

Galderak

  1. Erabilera-maiztasunaren arabera ordenatutako letra-zerrenda gorrian, testu zifratuan erabiltzen ez diren 4 letra falta dira. Zein dira?

  2. Gorriz, halaber, ikur bakoitza zenbatetan ageri den ikus dezakezu kalkulu-orrian. Zein da gehien ageri den ikurra? Zer letrari dagokio? Egin klik bikoitza "Ordezkapen" zutabe berdean lerro horri dagokion gelaxkan, eta, ageriko zaizun gidoiaren ordez, idatzi ziurrenik ikur horri dagokion letra (hobe letra larriz). Ez ezabatu komatxorik. Gelaxkatik irteteko, klikatu Intro edo beste edozein gelaxka.

  3. Bilatu kalkulu-orrian testu zifratuan agerpen-maiztasunaren araberako hurrengoa, eta ordezkatu dagokion gidoia gaztelerazko bigarren letrarik erabilienaz.

  4. Egin ezazu beste horrenbeste hirugarren ikur erabilienarekin. Kontuan izan oraingoan bi hautagai daudela: agian biekin probatu beharko duzu eta ikusi zure ustez zein egokitzen zaion hobekien gaztelerazko testu bati.

  5. Hemendik aurrera, hitz laburrak osatu (2 edo 3 letrakoak) kalkulu-orrian zure ustez dagokion letra idatziz, mezu osoa deszifratu arte. Bilatu, lehenik eta behin, falta zaizkigun bi bokalei egokitu dakizkion ikurrak Letraren bat txarto ordezkatuta dagoela iruditzen bazaizu, beste batez alda dezakezu.

    Kontuan izan ikur bakoitzaren maiztasuna mezuan ez dela zertan beti egokitu behar letren ohiko maiztasunari, testu murritzak erabilitako hitzen araberako aldaketak eragiten baititu (hitz gehiago balira, ohiko letren eta ikurren errepikapenaren parekotasuna zehatzagoa litzateke). Jarri arreta hitz laburretank eta hitzen amaieretan gehienbat.

 



 






 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.