Kalkulu-orria

Datu-baseak eta kalkulu-orriak erreminta boteretsuak, gaur egun ezinbestekoak, dira datu kopuru handien kalkuluak azkar egiteko.

 

GeoGebra kalkulu-orri eta guzti dator. " Kalkulu-orri" izeneko taula dinamiko hauetan dauden ohiko prozedurak praktikan jarriko ditugu, hala nola datuak sartu, kalkulu mordoak kopiatu eta balio askoren arteko eragiketa azkarrak egin.

 

Zehazki, 1.000 dado jaurtitzeko esperimentua eta 1etik 6ra bitarteko zenbakien agerraldien maiztasuna simulatuko ditugu. (GeoGebran badaude zenbaketa hori errazteko agindu zehatzak, baina, orain, kalkulu-orriaren ohiko prozedurak praktikatu nahi ditugu.)

 

Aplikazioan, egin irristailua mugitzean adierazten diren pausoetariko bakoitza. Kontu handiz arrastatu gelaxka baten beheko eskuineko hegala, gehienbat kopiatzeko era horrekin ohituta ez bazaude.

 

Sentitzen dugu, GeoGebra-ko applet-a ezin izan da martxan jarri. Mesedez, egiaztatu Java 1.4.2 edo osteko bertsioren instalatuta eta aktibatuta dagoela zure nabigatzailean. (Hemen klikatu Java instalatzeko. )  

 



 

 

 






 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.