Musika-kaxa

Musika-kaxa batek oso mekanismo erraza dauka. Izan ere, musika-kaxak errematxeak dituen zilindro bat dauka, eta zilindro hori biraka dabil abiadura konstantean. Ondoan, ia-ia zilindroa ukitzen, mihi metalikodun orrazi antzeko bat dago, finko ezarrita. Zilindroaren errematxeetako bat orrazira heltzean, parean duen mihia altxatzen du eta, askatzean, soinua sortuko da.

Zilindroaren bira bakoitzean, soinu berberak errepikatuko dira behin eta berriro.

Funtzio periodikoek ia jokaera bera dute, baina muga hau daukate: musika-kaxa bat funtzio periodiko bat balitz, bi errematxek ezingo lukete orrazian aldi berean eragin; hau da, nota bakarra joko luke, inoiz ez akorderik.


 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

  1. Egin klik   abiarazi-gelditu botoietan, zilindroa abian jartzeko edo geldiarazteko (erabili goian ezker aldean dagoen irristailua, zilindroak zer posizio dituen zehatzago ikusteko). Zer distantzia egingo du zilindroak bira osoa ematean? Zer luzera du zilindroaren erradioak?

  2. Grafikoan ageri den zilindroaren azpiko ertza helizearen arkua da. Zer erlazio dago helizearen arku horren eta f(x) = x – 2 adierazpen aljebraikoaren artean (goian eskuinaldean ikus dezakezu adierazpen hori)?

  3. Zer periodikotasunez errepikatzen da f(x)-ren grafikoa?

  4. Biratzean, zilindroak sortuko duen grafikoa ez da jarraitua. Zergatik? Zer balio dute f(0)-k eta f(2)-k?

  5. Mugi itzazu a eta b irristailuak. Azaldu zer eragin duten grafikoan. Aldatzen al da zilindroaren erradioa b aldatzean? Zergatik?

  6. Zer distantzia egingo du zilindroak, a=2 denean? Zer neurri izango du, kasu horretan, zilindroaren erradioak? Zer periodikotasunez errepikatzen da orain f(x)-ren grafikoa?

  7. Ezarri balio hauek: a = 1, b = 0. Aukeratu Elipse irristailu laranjarekin. Zer distantzia egingo du zilindroak bira oso bat ematean? Zer neurri izango du zilindroaren erradioak?

  8. Grafikoan ageri den zilindroaren azpiko ertza elipse osoa da. Zer periodikotasunez errepikatzen da f(x)=sin(x) funtzioaren grafikoa?

  9. Mugi itzazu a eta b irristailuak, eta azaldu zer gertatzen den. Aldatzen al da zilindroaren erradioa, b-ren balioa aldatutakoan? Zergatik?

  10. Zer distantzia egingo du zilindroak a=2 denean? Zer neurri izango du, kasu horretan, zilindroaren erradioak? Zer periodikotasunez errepikatzen da orain f(x)-ren grafikoa?

  11. Zilindroa gelditu ondoren b aldatzen badugu, nola mugitzen da zilindroak marrazten duen puntua? Zergatik?

  12. Aukeratu Beste bat irristailu laranjarekin. Kasu honetan, zilindroaren erradioa 1-ekoa izango da beti. Errepikatzen den funtzioa, orain, f(x)=abs(x-) funtzioaren tarte bat da. Zer da tarte hori? Zer periodikotasunez errepikatzen da orain f(x)-ren grafikoa? Zergatik da grafikoa jarraitua orain?

  13. Egin beste saio batzuk beste funtzio batzuk erabilita. Hain zuzen, funtzio hori beste edozeinekin ordezka dezakezu. Horretarako, nahikoa izango duzu, Sarrerako barran f(x)= ipini, eta , ondoren, nahi duzun funtzioaren adierazpena idaztea. Adibidez, f(x)=1/x , f(x)=sqrt(x) (x-ren erro karratua), eta abar ipin dezakezu.


 

 

 

 

 

 

 

 








HASIERA   Creative Commons License Egilea: Rafael Losada Liste.