Atletismo-lasterketa

100 metroko lasterketa da atletismoaren proba nagusia. Munduko emakume eta gizonik azkarrenak lehian egiten dute, distantzia horretan ahalik eta denborarik laburrena lortzeko. Duela urte batzuk, pentsa ezina zen 10 segundotik beherako marka lortzea, baina, gaur egun, atleta dezente daude balentria hori lortu dutenak. Batzuk 9 segundora ere hurbildu dira; esaterako, Usain Bolt atleta jamaikarra 100 metroak 9,58 segundotan egiteko gai izan zen, 2009ko abuztuaren 16an, Berlineko Munduko Atletismo Txapelketan. Emakumezkoen mailan, munduko errekorra Florence Griffith atleta estatubatuarraren esku dago (10,49 segundo), eta Indianapolisen (AEB) lortu zuen, 1988ko uztailaren 16an.

 

Azter ditzagun 100 metroko proba batean izan daitezkeen erritmo desberdinak. Horretarako, lehenbizi, atleta bakoitzaren denbora neurtuko dugu, 5 metrotik 5 metrora, denbora neurtzeko aparailu elektronikoen bidez. Ondoren, hartutako datuekin balio-taula bat osatu eta grafiko bat marraztuko dugu. Mugitu puntu horia, grafikoak ematen duen informazioa hobeto ulertzeko.

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

  1. Erreparatu grafikoa. Grafikoaren azpian, hura egiteko erabili diren datuak ikus ditzakezu, kalkulu-orri baten lehenengo bi lerroetan. Demagun, atleta baten lasterketari dagokiola grafiko hori. Zer denbora behar izan du 100 metroak egiteko? Nolakoa izan da beraren erritmoa? Konstantea izan al da beraren abiadura? Erantzuna baiezkoa bada, zer abiadura da hori? (eman emaitza metro segundoko eta kilometro orduko unitateak erabiliz)

  2. Ziur aski, pentsatuko duzu, eta arrazoi osoz gainera, grafikoak adierazten duen lasterketa ez dela oso errealista. Horregatik, beste lasterketa batzuk aztertuko ditugu. Alda itzazu kalkulu orriko bigarren lerroko datuak, eta ipini honako taula honetako bigarren lerroko datuak (kontuan izan, zenbaki dezimala adierazteko, puntua erabili behar dela, kalkulu orrian, komaren ordez). Ondoren, azaldu atletaren lasterketa, taula hau eta atera zaizun grafikoa kontuan izanda.

Dist (m) 0 5 10 15 20 25 30 35 40 45 50 55 60 65 70 75 80 85 90 95 100
Denbora (s) 0 0,9 1,5 1,9 2,3 2,7 3,1 3,5 3,9 4,3 4,7 5,1 5,6 6,2 7 7,8 8,5 9 9,4 9,7 10
  1. Atleta batek 10,8 segundo behar izan ditu 100 metroak egiteko. Oso erritmo bizian hasi da, eta lehenengo 50 metroetan mantendu du erritmoa. Gero, lasterketak aurrera egin ahala, erritmoa moteltzen joan da. Alda itzazu kalkulu orriaren bigarren lerroko datuak, grafikoa atleta honen lasterketaren arabera egokitzeko.

  2. Oraingoan, alda itzazu, kalkulu orriaren datuak, atleta irabazlearen lasterketara egokitzeko. Irabazlearen lasterketa honako hau izan da: guztiz azkar hasi da, eta, ia lasterketa osoan, erritmo konstantean jardun du. Azken 15 metroetan, abiadura nabarmen bizkortu, esprinta egin, eta 9,6 segundoko marka egitea lortu du.

  3. Hona hemen beste atleta baten lasterketaren grafikoa. Nolakoa izan da atleta horren lasterketa? Molda itzazu taularen balioak, hau da, kalkulu orriko bigarren lerroko datuak, honelako grafikoa lortzeko.

 

 

 

 








HASIERA   Creative Commons License Egilea: José Luis Álvarez García.