Paralelismoa puntuz puntu

Erregela baten ertzaren kontra marra bat egiten badugu bolaluma batez, marraztutako zuzen zatia ertz horren paraleloa izango da, eta neurri berekoa, gainera. Emaitza bera lortuko dugu, erregelaren ertza tintaz busti eta paperean ezartzen badugu.

Marra bat egiten badugu kontserba ontzi baten oinarri zirkularraren ertzaren kontra bolaluma batez, marraztutako biribila ontziaren oinarria baino zertxobait handiagoa izango da beti; izan ere, bolalumaren punta ontziaren ertzetik zertxobait aldenduta dago kanpoalderantz. Hala eta guztiz ere, zirkunferentzia paralelo bat marraztea lortuko duzu (kanpoaldetik), eta lehenengoaren zirkunferentzia homotetikoa dela esango dugu (hau da, bere homotezia-zentroa ontziaren oinarriaren erdigunean duela).

Alabaina, jarduera honen bidez, erregela eta zirkunferentziaren jokabide hau ohiz kanpokoa dela ikusiko dugu. Gehienetan, marra paraleloak marraztea ez da hain erraza.


 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Preguntas

  1. Mugi ezazu zuzen urdineko puntu zuria. Zer erlazio dago zuzen urdinaren eta segmentu etenaren artean?

  2. Puntu laranja puntu zuriaren translazioa da. Zer gertatzen da puntu laranja mugitzean? Zer erlazio dago zuzen urdinaren eta laranjaren artean?

  3. Aukeratu Homotezia bigarren irristailuan. Zer adierazten du O puntuak? Eta puntu laranjak?  Zer erlazio dago zuzen urdinaren eta laranjaren artean?

  4. Aukeratu Zirkunferentzia eta Translazioa irristailuetan. Puntu laranja, O puntuaren translazioa da. Mugi ezazu puntu zuria zirkunferentzia urdinean zehar, eta erreparatu segmentu etenari: beti mantentzen al da zuzen ukitzaile laranjaren perpendikular? Esan dezakegu zirkunferentzia biak paraleloak direla?

  5. Aukeratu Homotezia bigarren irristailuan. Zer adierazten du, oraingoan, puntu laranjak? Mugi ezazu puntu zuria zirkunferentzia urdinean zehar; segmentu etena beti mantentzen al da zuzen ukitzaile laranjaren perpendikular? Esan dezakegu zirkunferentzia biak paraleloak direla?

  6. Aukeratu Elipsea eta Translazioa irristailuetan. Puntu laranja O puntuaren translazioa da. Mugi ezazu puntu zuria zirkunferentzia urdinean zehar: segmentu etena beti mantentzen al da zuzen ukitzaile laranjaren perpendikular? Esan dezakegu elipse biak paraleloak direla?

  7. Aukeratu Homotezia bigarren irristailuan. Zer adierazten du orain puntu laranjak? Mugi ezazu puntu zuria elipse urdinean zehar: segmentu etena uneoro mantentzen al da zuzen ukitzaile laranjaren perpendikular? Esan dezakegu elipse biak paraleloak direla?Mueve el punto blanco en la recta azul. ¿Cómo es el segmento discontinuo respecto a la recta azul?


 

 

 

 

 

 

 

 








HASIERA   Creative Commons License Egilea: Rafael Losada Liste.