Kurbaren kanpoko aldea

Zergatik egiten da korrika erlojuaren kontrako noranzkoan betidanik atletismoko pista guztietan? Hau da, zergatik egiten da bira ezkerretara? Teoria batek dio, eskuinak diren pertsonak gehiengoa direlako dela. Ezkerretara bira eginda, hanka ahulena kurbaren barneko aldean izango du korrikalariak, eta, horrela, indar gutxiago egin beharko du bira emateko.

Errepide batean zehar goazenean, noranzko jakin bat izango dugu, Ibilbidearen noranzkoa deitzen dena. Noranzkoa badakigunez, «hurrengo bihurgunea ezkerrera da» edo «kontuz eskuinera den bihurgune horrekin» bezalako esaldiak esan ditzakegu, ikusi egiten baitugu errepideak zer aldetara egiten duen bira.

Hala ere, errepidea zerutik edo mapa batean ikusten badugu,  «eskuinera» eta «ezkerrera» horiek zentzua galtzen dute, ibilbidearen noranzkoaren araberakoak baitira. Alabaina, kurbadura mota biak argi ikusten dira, errepideak batera edo bestera biratzen duela ikusten dugulako

Kurbak zer aldetarantz egiten duen bira kontuan hartu, eta alde horri Kurbaren barruko aldea deituko diogu, eta kontrakoari, kurbaren kanpoko aldea. Jarduera honetan, errepide baten kanpoko aldetik honako hau eraikitzea proposatu nahi dugu: beste errepide paralelo  bat (bi errepide horien puntuen arteko distantzia berdina izan behar da beti). Azter dezagun zer gertatzen den.

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

  1. Kurba gorria parabola zati bat da. Zer eragiten dute abzisa ardatzean dauden hiruki itxurako puntuek? Puntu horiek zehatz kokatzeko, zein mugitzea komeni da lehenengo?

  2. Non ibiliko da puntu horia? Zer erlazio dago puntu horiaren eta laranjaren artean?

  3. Zer adierazten du zuzen horiak?

  4. Orain, mugi ezazu puntu laranja. Kurba gorria mugitu egingo da; hasierako parabolak (urdinak), ordea, bere horretan jarraituko du, eta puntu zuri txiki bat agertuko da, puntu laranja hasieran zegoen lekuan. Zer erlazio dago lerro etena erabiliz marraztutako segmentuaren eta zuzen horiaren artean?

  5. Puntu horia mugitzen badugu, zer ez da aldatzen lerro etena erabiliz marraztutako segmentuan? Zer esanahi du segmentu horrek? Zer erlazio dago marra gorriaren eta urdinaren artean?

  6. Bi kurbek, hau da, urdinak eta gorriak, itxura bera al dute? Parabola urdina funtzio koadratiko baten grafikoa da. Kurba gorria izan al daiteke funtzioren baten grafikoa? Zergatik?

  7. Kurba gorriaren itxura aldatu egiten dela uste duzu, bi kurben arteko distantzia aldatzen dugunean?

  8. Alde berera egiten al dute bira bi kurbek?

  9. Kurba urdinaren alde bietan jar al dezakezu kurba gorria, ala alde jakin bakarrean?

  10. Mugi ezazu irristailua, eta aukera ezazu 2. funtzioa. Zer erlazio dago zuzen gorriaren eta urdinaren artean? Itxura bera al dute? Zuzen urdinaren alde bietan jar al dezakezu zuzen gorria, ala alde bakarrean?

  11. Zer funtzio motari dagokio grafiko urdina? Eta gorria?

  12. Mugi ezazu irristailua eta, aukera ezazu 3. funtzioa. Zer erlazio dago zuzen gorriaren eta urdinaren artean? Itxura bera al dute? Alde berera egiten al dute bira?

  13. Mugi ezazu irristailua, eta aukera ezazu 4. funtzioa. Zer erlazio dago kurba gorriaren eta urdinaren artean? Itxura bera al dute? Alde berera egiten al dute bira?

  14. Zergatik ez da kasu honetan irudi gorria jarraitua? Puntu horia mugitzen badugu, momentu batean, grafiko urdineko puntu jakin batera heltzean,  grafiko gorria eten egiten da. Zer ezaugarri dauka grafiko urdineko puntu horrek? Puntu hori, Inflexio puntu deitzen da. Eman ezazu inflexio puntuaren definizioa, grafiko urdinaren jokabidea bakarrik kontuan hartuta.

  15. Kurba urdinaren zuzen ukitzailearen kokapena aldatu egiten al da, inflexio puntuaren alde batetik bestera?

  16. Kurba gorria izan al daiteke funtzioren baten grafikoa? Zergatik?

  17. Mugi ezazu irristailua, eta aukera ezazu 5. funtzioa. Zer erlazio dago kurba gorriaren eta urdinaren artean? Itxura bera al dute? Alde berera egiten al dute bira?

  18. Kurba gorria izan al daiteke funtzioren baten grafikoa?

  19. Grafiko urdinean, ba al dago kurbadura-aldaketarik?

  20. Grafiko urdinaren funtzioak ba al du inflexio-punturik?

  21. Mugi ezazu irristailua, eta aukera ezazu 6. funtzioa. Zer erlazio dago kurba gorriaren eta urdinaren artean? Itxura bera al dute? Alde berera egiten al dute bira?

  22. Kurba gorria izan al daiteke funtzioren baten grafikoa?

  23. Grafiko urdinaren funtzioak ba al du inflexio punturik?

  24. Mugi ezazu irristailua, eta aukera ezazu f(x) funtzioa definitzeke. Aztertu zer gertatuko den beste funtzio batzuekin. Nahikoa da Sarrera barran funtzioa idaztea. Horretarako, idatzi f(x)= , eta, ondoren,  idatzi aztertu  beharreko funtzioa; adibidez: f(x) = sqrt(x) (x-ren erro karratua), f(x) = x/(x+1) edo f(x) = abs(x) (x-ren balio absolutua).

 

 

 

 

 

 

 

 








HASIERA   Creative Commons License Egilea: Rafael Losada Liste.