Kurbaren barruko aldea

Errepide baten barruko aldetik beste errepide paralelo bat eraiki nahi dugu; hau da, bi errepide horien puntuen arteko distantzia berdina izan behar da beti. Zer gertatuko den ikustea da jarduera honen helburua.

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

  1. Mugi ezazu puntu laranja. Kurba gorria mugitu egingo da; hasierako parabolak (urdinak), ordea, bere horretan jarraituko du, eta puntu zuri txiki bat agertuko da, hasieran puntu laranja zegoen lekuan. Zer erlazio dago lerro etena erabiliz marraztutako segmentuaren eta zuzen horiaren artean?

  2. Puntu horia mugitzen badugu, zer ez da aldatzen lerro etena erabiliz marraztutako segmentuan? Zer esanahi du segmentu horrek? Zer erlazio dago marra gorriaren eta marra urdinaren artean?

  3. Bi kurbek, hau da, urdinak eta gorriak, itxura bera al dute? Parabola urdina funtzio koadratiko baten grafikoa da. Kurba gorria izan al daiteke funtzioren baten grafikoa? Zergatik?

  4. Kurba gorriaren itxura aldatu egiten dela uste duzu, bi kurben arteko distantzia aldatzen dugunean?

  5. Aldendu marra gorria marra urdinetik, harik eta marra gorri horrek bere burua moztu arte. Alde berera egiten al dute bira bi kurbek? (Aztertu arretaz, adibidez, bira ezkerrera ala eskuinera egiten duten puntu zuriak eta puntu laranjak, puntu horiak aurrera egin ahala )

  6. Kurba urdinaren alde bietan jar al dezakezu kurba gorria, ala alde jakin bakarrean?

  7. Mugi ezazu irristailua, eta aukeratu 2. funtzioa. Zer erlazio dago zuzen gorriaren eta urdinaren artean? Itxura bera al dute? Jar al dezakezu zuzen urdinaren alde bietan zuzen gorria, ala alde jakin bakarrean?

  8. Zein funtzio motari dagokio grafiko urdina? Eta gorria?

  9. Mugi ezazu irristailua, eta aukeratu 3. funtzioa. Zer erlazio dago zuzen gorriaren eta urdinaren artean? Itxura bera al dute? Alde berera egiten al dute bira?

  10. Mugi ezazu irristailua, eta aukeratu 4. funtzioa. Zer erlazio dago kurba gorriaren eta urdinaren artean? Itxura bera al dute? Alde berera egiten al dute bira?

  11. Zergatik ez da kasu honetan irudi gorria jarraitua? Puntu horia mugitzen badugu, momentu batean, grafiko urdineko puntu jakin batera heltzean, grafiko gorria eten egiten da. Zer ezaugarri dauka grafiko urdineko puntu horrek? Puntu hori, Inflexio-puntu deitzen da. Eman dezakezu inflexio-puntuaren definizio bat, grafiko urdinaren jokabidea bakarrik kontuan hartuta?

  12. Izan al daiteke kurba gorria funtzioren baten grafikoa? Zergatik?

  13. Mugi ezazu irristailua, eta aukeratu 5. funtzioa. Zer erlazio dago kurba gorriaren eta urdinaren artean? Itxura bera al dute? Alde berera egiten al dute bira?

  14. Kurba gorria izan al daiteke funtzioren baten grafikoa?

  15. Ba al dago grafiko urdinean kurbadura aldaketarik?

  16. Ba al du grafiko urdinaren funtzioak inflexio punturik?

  17. Mugi ezazu irristailua, eta aukeratu 6. funtzioa. Zer erlazio dago kurba gorriaren eta urdinaren artean? Itxura bera al dute? Alde berera egiten al dute bira?

  18. Kurba gorria izan al daiteke funtzioren baten grafikoa?

  19. Grafiko urdinaren funtzioak ba al du inflexio-punturik?

  20. Mugi ezazu irristailua, eta aukeratu f(x) funtzioa definitzeke. Aztertu zer gertatuko den beste funtzio batzuekin. Sarrera barran funtzioa idaztea nahikoa da. Horretarako, idatzi f(x)= ,eta, ondoren, aztertu nahi duzun funtzioa; adibidez: f(x) = sqrt(x) (x-ren erro karratua), f(x) = x/(x+1) edo f(x) = abs(x) (x-ren balio absolutua).

 

 

 

 

 

 

 

 








HASIERA   Creative Commons License Egilea: Rafael Losada Liste.