Betetze-denbora

Aplikazio honetan ontziak betetze-saiakuntzak egiteko aukera izango duzu, ontziaren formari dagokion grafikora ahalik eta gehien hurbilduz. Aukeran dituzun ontziak ondorengoak dira:

 

 

Grafikoak betetze-erritmoa adierazten du (iturriaren emaria beti bera izanik). Logikoki, ontzia geroz eta handiago, orduan eta denbora gehiago behar da betetzeko. Ontzi barruan, gune estuak gune zabalak baino azkarrago beteko dira. Beste sekzio baten erradio bikoitza duen sekzioa, ez da hura baino bi aldiz motelago beteko, 4 aldiz motelago baizik, sekzio zirkularra erradioaren karratuarekiko proportzionala baita (proportzionaltasun konstantea da).

 

Lehenik eta behin aplikazioarekin trebatu Ebazpena kontrol-laukia aktibatuta mantenduz. Ondoren, Ebazpena ezkutatu eta Saiakuntza kontrol-laukia aktibatuz, ahalegindu ontzi bakoitzari dagokion grafikoa hurbiltzen. Kasu bakoitzean, egin ondoren, zure grafikoa ebazpenarekin alderatu.

 


Sakatu irudi honen gainean
jarraibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra-appletak ezin izan zuen abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriagoa. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 


 

 

 







 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindakoa