Mancuentro

Aplikazio honek funtzioen grafikoak modu egokian interpretatzen trebatzen lagunduko dizu.

 

Mancuentro telefonia mugikorreko operadoreak bezeroei zenbait eskaintza egiten die. Aplikazioan, eskaintzen datuak aldatu eta dagozkien kostuen grafikoak (urdina ezkerrean eta gorria eskuinean) azter ditzakezu. Operadore honek erabilitako denborari dagokion tarifak doi-doi aplikatzen ditu, hau da, gertuen dagoen minutura gorantz biribildu gabe.

 

Laburtzeko, irristailuetan azaltzen diren datuak giltza artean jarriko ditugu. Adibidez, aplikazioa abiatzean, datuak dira {11 cent, 11 cent, 0 €, 0 €}.

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra-appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Aztertu grafiko urdina {11 cent, 11 cent, 0 €, 0 €} datuak erabiliz. Zer adierazten dute ardatzek? Idatzi zure koadernoan lagun bati esplikatu beharko bazenio bezala.

  2. Mugitu grafiko gorriaren abiaburuan dagoen puntu horia. Zer adierazten du haren posizioak une bakoitzean?

  3. Puntu horia mugitzen ari zaren bitartean, ikusi zer eragin duen grafiko urdinean. Zer adierazten du puntu berdeak?

  4. Mugitu lehen irristailua " zentimoak dei-minutuko" eta ikusi aldaketak grafiko urdinean. Zer erlazio dago irristailuan dugun datuaren eta grafikoaren lehen tarte horizontalak hartzen duen altueraren artean?

  5. Sakatu botoia. {11 cent, 11 cent, 0 €, 0 €} datuekin, puntu berdea 5 €-ko marka baino goraxeago dago. Kalkulatu, zehatz-mehatz, altuera horri dagokion orduko prezioa, eurotan.

  6. Zer adierazten du grafiko gorriak? Zer erlazioa du grafiko urdin honek?

  7. Mugitu "lehen 3 orduak, eta besteak" {11 cent, 25 cent, 0 €, 0 €} datuak jartzeko. Zergatik uzten dio grafiko urdinak jarraitua izateari? Zehazki, zer balio hartzen du 3 ordu pasatu ondoren? Eta 4 ordu pasatu ondoren?

  8. Datu horiekin, zergatik uzten dio grafiko gorriak lerro zuzena izateari?

  9. Datu horiekin, zein da hileko kostu zehatza deitan 3 ordu kontsumitzen baditugu? Erantzun zuzena ez da 20 euro.

  10. Orain, mugitu "Hileko kontsumo minimoa" irristailua. Zergatik aldatzen da grafiko gorria eta urdina ez?

  11. Mugitu "Hileko kuota finkoa" irristailua. Zer eragin du grafiko gorrian? Zergatik?

 

 

 

 


 

 

 







 HASIERA    Creative Commons License Jose Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.