Noria

Jaietako noria bateko ontzitxo banatan dabiltza bueltaka Leire eta Iñaki. Noria hau noria berezia da; alegia, aukera daukagu noriaren erradioa eta abiadura aldatzeko. Bueltaka hastean, Leire eta Iñaki altuera berean daude noriaren goialdean. Nola aldatzen da beraiengandik lurreraino dagoen distantzia noria bueltaka ari den bitartean? Zer gertatuko litzateke noria azkarrago balebil? Eta erradioa aldatuko bagenu? Hori guztia aztertuko dugu aplikazio honen bidez.

 


Egin klik irudi honetan
jarraibideak ikusteko

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

  1. Egin klik behealdean, ezkerrean dagoen botoian, animazioa hasteko. Erreparatu noriaren mugimenduari. Azaldu nola joan den aldatzen Leirek lurrarekiko duen distatzia, noriak bira oso bi ematen dituen bitartean. Egin gutxi gora beherako grafikoa eskuz, paperean; grafiko horretan, Leire lurretik zer altueratan dabilen adierazi behar da, noriak bira bi ematen dituen denboran (OX ardatza=denbora, OY ardatza=altuera). Kontuan izan, gainera, noriak 5 minutu behar dituela bira bi egiteko.

  2. Egiaztatu eskuz egindako grafiko hori. Horretarako, egin klik botoian, hasierako egoerara bueltatzeko; aktibatu Leireren Arrastoa erakutsi kontrol-laukia, eta jarri abian animazioa, botoian klik eginez. Bat datoz zuk egindako grafikoa eta pantailan ageri dena? Hobetu beharra duela iruditzen bazaizu, egin ezazu grafiko zehatzagoa.

  3. Egin, orain, beste grafiko bat, Iñakik lurrarekiko duen altuera nola aldatuko den adierazteko. Horretarako, erabili Leireren kasuan erabili ditugun ardatzak. Kontuan izan, noriak bira oso bi emango dituela ere.

  4. Egiaztatu egin duzun grafikoa. Horretarako, egin klik botoian hasierako egoerara bueltatzeko, aktibatu Leireren eta Iñakiren Arrastoa erakutsi kontrol-laukiak, eta jarri abian animazioa, botoian klik eginez. Konpara itzazu zuk egindako grafikoa eta pantailan ageri dena. Hobetu beharra ikusten baduzu, egin ezazu grafiko zehatzagoa.

  5. Egin klik botoian, berriro hasierako egoerara bueltatzeko. Egin klik Leireren eta Iñakiren Grafikoa erakutsi kontrol-laukietan, eta jarri abian animazioa, botoian klik eginez. Zein da Leirek hartuko duen altuerarik handiena? Eta txikiena? Eta Iñakik hartuko dituen altuera maximoa eta minimoa? Zer altueratan dago noriaren erdiko puntua? Azaldu nola kalkulatu dituzun balio horiek.

  6. Zer denbora behar du Leirek hasierako lekura bueltatzeko? Eta Iñakik? Bi grafikoak puntu jakin batzuetan ebakitzen dira. Zer adierazten dute puntu horiek?

  7. Zer altueratan daude Leire eta Iñaki, biraka hasi eta ondorengo 18. segundoan? Eta 58.ean? Eta 75.ean? Zer momentutan egongo dira Leireren eta Iñakiren ontzitxoa bata bestearen gainean?

  8. Orain, mugi ezazu, Abiadura irristailua 1 posiziora. Zer gertatu da? Aztertu zer gertatuko den, abiadurari beste balio batzuk emanda. Zer gertatzen da kasu bakoitzean? Aztertu nola aldatzen diren grafikoak noriaren abiaduraren arabera.

  9. Noriak bira oso bat emateko behar duen denborari periodo deituko diogu. Zein da periodoa abiadura 1 denean? Eta 2 denean? Idatzi abiadura bakoitzari dagokion periodoa. Zer erlazio dute periodoak eta lortu dituzun grafikoek?

  10. Egin klik botoian, berriro hasierako egoerara bueltatzeko. Egin klik Leireren eta Iñakiren Grafikoa erakutsi kontrol-laukian, eta jarri abian animazioa, botoian klik eginez. Ondoren, alda ezazu noriaren erradioa. Zer gertatzen zaie grafikoei? Zeintzuk dira Leirek eta Iñakik hartuko dituzten altuera maximo eta minimoak, erradioa 10 m bada? Eta 15 m bada? Nola kalkula ditzakegu altuera maximoa eta minimoa erradioa jakinda?

  11. Egin ezazu denboraren araberako beste grafiko bat, Leirek hartuko duen altuera adierazteko. Kontuan izan honako datu hauek: periodoa 50 segundo da, eta noriaren erradioa 12,5 m. Kontuan izan, gainera, aurreko kasuetan bezala, noria 5 minutuz ariko dela biraka. Marraztu Iñakik hartuko duen altueraren grafikoa, ardatz berberak erabiliz.

 

 

 

 








HASIERA   Creative Commons License Egilea: José Luis Álvarez García.