Arratsalde pasa paseoan

Itsasok larunbat arratsaldean egindako ibilbidea ikus daiteke honako grafiko honetan. Etxetik atera ondoren, bere lagun Amaiaren etxera joan zen, eta atarian itxaron zion une batez. Gero, biak Nerearen etxera heldu, eta musika entzuten egon ziren, egonean. Handik, ondoko denda batera joan ziren hirurak erosketa batzuk egitera. Erosketak Nerearen etxean utzi ondoren, parkera joan ziren, eta, han, askaldu, eta berbetan aritu ziren denbora luzez. Azkenik, Itsaso etxera bueltatu zen, aurretik bere lagun Amaiari eta Nereari etxera lagundu ondoren.

Itsasok egindako ibilaldia zehatzago ikus dezakegu, haren ibilbidearen grafikoaren laguntzaz. Grafikoak emaniko informazioa hobeto ulertzeko, puntu horia mugi dezakezu.


 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

  1. Zer informazio emango digula uste duzu grafiko honek?

  2. Zer distantzia dago Itsasoren etxearen eta Amaiarenaren artean? Eta Itsasoren eta Nerearen etxeen artean? Eta Itsasoren etxearen eta parkearen artean? Azaldu nola aurkitu dituzun informazio horiek grafikoan.

  3. Denbora luzez egon al zen Itsaso Amaiaren zain? Zenbat denbora pasa zuten biek Nerearen etxean? Eta dendan? Eta parkean? Parketik etxerako bidean, geldialdirik egin al zuten? Azaldu nola aurkitu duzun informazio hori grafikoan.

  4. Itsaso 16:30ean atera izan balitz etxetik, non egongo zen 16:45ean? Eta 17:30ean? Eta 18:30ean? Zer ordutan bueltatuko zen etxera? Azaldu nola aurkitu duzun informazio hori grafikoan.

  5. Abiadura bera izan al zuten bide osoan? Zein tartetan joan ziren azkarren? Eta mantsoen? Aztertu tarte bakoitzean zeramaten abiadura. Nola antzematen dituzu, grafikoari begiratuta, abiadura desberdineko tarteak?

  6. Egin klik Erakutsi puntuak kontrol-laukian. Mugi itzazu puntuak egokien iruditzen zaizun modura, honako testu hau grafikoki azaltzeko, eta, ondoren, arrazoitu zure proposamena:

    Arratsaldero joaten da Jon institutura. Lehenengo eta behin, okindegitik pasatzen da. Gero, bere lagun Koldoren zain egoten da kale kantoi batean, eta harekin egiten du instituturako azken zatia. Eskola amaitzean, zuzenean bueltatzen da etxera. Ibilbide guztia oinez egiten du.
  7. Orain, mugi itzazu puntuak egokien iruditzen zaizun modura, eta egin beste grafiko bat . Asma ezazu sortu duzun grafikoarekin bat datorren istorio bat.


 

 

 

 








HASIERA   Creative Commons License Egilea: José Luis Álvarez García.