Malda eta ordenatua jatorrian

Jarduera honetan, A, B, C, D eta E puntuak lotzen dituzten 10 zuzenak hartu behar dituzu kontuan, eta haien ekuazio esplizituak aurkitu behar dituzu. Ekuazio esplizituek honako adierazpena dute:

 

y = a x + b

 

Ekuazio horretan, malda da a koefizientea, eta ordenatua jatorrian b.

 


Klikatu irudiaren gainean

informazio osagarria izateko

 

 

Ekuazioa lortzeko, a eta b bi balioak aurkitu behar dituzu, eta kalkulu-orriko gelaxketan sartu (B eta C zutabeetan). Zuzen berdea eta eskailera morea erabilita lor ditzakezu baliook. Zuzena eta eskailera mugitzeko, kokatu puntu laranjak dagozkien lekuetan (normalean, A, B, C, D eta E horietako bi puntu izango dira). 

 

Nola aurkitu malda

Zuzen berdearen erpin laranjak eta zuzena igarotzen diren puntuak bat etortzea lortu behar duzu.

Eskailerari esker, bi punten arteko aldakuntzak ikusiko dituzu: zenbat unitate igo edo jaisten den zuzena bi puntu horien artean, eta zenbat unitate joaten den aurrera.

 

Nola sartu taulan maldaren balioa

Orain, aurreko ataltxoan lortutako proportzioa bi aldakuntzen arteko arrazoia– B zutabeko gelaxketan sartu behar duzu (ez ahaztu, beharrezkoa bada, "–" zeinua jartzea). Egin klik gelaxkan balioa sartzeko, eta, ondoren, idatzi balio berria. Zatiki eran idatz dezakezu proportzioa (teklatuko "/" sinboloa aukeratuz: 7 zenbakiaren gainean dago), edo adierazi zenbaki hamartar eran (balioa zenbaki hamartar zehatza bada bakarrik); azken notazio hori erabiliz gero, gogoratu zenbakiaren zati hamartarra puntu baten bidez bereizi behar duzula GeoGebran, kalkulagailuetan egiten duzun modura, eta ez komaren bidez.

 

Kontuz!: Kalkulu-orriko gelaxka batean balioren bat sartzen ari bazara, ez egizu klik saguarekin inon: hori eginez gero, nahi edo espero ez dituzun balioak idatz ditzakezu. Hobe da sagua ahaztu eta teklatua soilik erabiltzea. Balioa sartutakoan, klikatu Intro teklaren gainean gelaxkatik irteteko eta berriz erabiltzeko sagua.

 

Nola aurkitu ordenatua jatorrian

Zuzen berdearen erpin laranjak eta zuzena igarotzen diren puntuak bat etortzea lortu behar duzu, lehen bezala. Halaxe ikusiko duzu zer puntutan ebakitzen duen zuzenak OY ardatza.

 

Balio hori ez baduzu ikusten (pantailatik kanpo dagoelako), maldaren balioa aztertuz ondorioztatu beharko duzu zein izan litekeen. Gogoratu maldaren balioak adierazten digula zuzena zenbat unitate igo ala jaisten den horizontalean egiten duzun unitateko bakoitzeko.

 

Nola sartu taulan ordenatua jatorrian

Lortutako balioa C zutabeko gelaxketan sartu behar duzu (ez ahaztu "–" zeinua jartzea, beharrezkoa bada). Balioa zatikia bada, erabili "/" sinboloa zenbakitzailea eta izendatzailea bereizteko.

 

 

Hau Java applet bat da, GeoGebrarekin egina www.geogebra.org Webgunetik. Badirudi ez duzula Java instalatuta. Mesedez, bisitatu www.java.com  

 

Galderak

  1. Idatzi koadernoan AB zuzenaren ekuazio esplizitua.

  2. Idatzi koadernoan AC zuzenaren ekuazio esplizitua.

  3. Idatzi koadernoan AD zuzenaren ekuazio esplizitua.

  4. Idatzi koadernoan AE zuzenaren ekuazio esplizitua.

  5. Idatzi koadernoan BC zuzenaren ekuazio esplizitua.

  6. Idatzi koadernoan BD zuzenaren ekuazio esplizitua.

  7. Idatzi koadernoan BE zuzenaren ekuazio esplizitua..

  8. Idatzi koadernoan CD zuzenaren ekuazio esplizitua.

  9. Idatzi koadernoan CE zuzenaren ekuazio esplizitua.

  10. Idatzi koadernoan DE zuzenaren ekuazio esplizitua.
     

 



 

 

 






HASIERA    Creative Commons License

EGILEAK: José Luis Álvarez García eta Rafael Losada Liste.

ITZULTZAILEA: Mª Teresa González Calvo.