Funtzio koadratikoa (9): Ekuazio orokorra

Jarduera honetan, funtzio koadratikoaren y = a (x-x0)2 + y0 ekuazio kanonikotik abiatuko gara. Ekuazio horretan, V(x0,y0) erpina duen parabolaren a koefizienteak alde zuzenaren luzeraren alderantzizko balioa du, eta parabolaren noranzkoa adierazten du haren zeinuak.

 

Ekuazio kanonikoa garatzen badugu, funtzio koadratikoaren ekuazio orokorra lortuko dugu: y = a x2 + b x + c. Ikasiko dugu nola berreskuratu ekuazio kanonikoa ekuazio orokor horretatik abiatuta, eta, hala, funtzio koadratikoen erroak eta zuzen ukitzaileen ekuazioak kalkula ditzakegu.

 

Eszenan, parabolaren bi ekuazio motak agertuko zaizkizu beti. V erpina, F fokua eta P ukipen-puntua mugikorrak dira eszenan.

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

  1. Parabolaren y = a (x-x0)2 + y0 ekuazio kanonikoa garatzean, adierazpen hau lortuko dugu: 
    y = a x2 - 2a x0 x + a x02 + y0.

    Goiko adierazpena y = a x2 + b x + c moduan idatz dezakegu (a = a; b = –2a x0; c = a x02 + y0). Ekuazio horri funtzio koadratikoaren ekuazio orokorra deitzen diogu.

    Erreparatu b = 2a x0 dela x-ren koefizientea. Berdintza horretaz baliatuta, parabolaren erpina kalkula dezakegu ekuazio orokorretik, eta, hala eginez, ekuazio kanonikoa berreskuratu. Horretarako, a eta b balioak ordezkatu eta x0 askatu baino ez dugu egin behar.

    Kalkulatu y = 0.25 x2 –1.5 x +1.25 parabolaren erpinaren abzisa, aurreko berdintza erabilita. Behin erpinaren abzisa (x0) kalkulatuta, parabolaren puntu bat ere badenez, ekuazio orokorra bete behar du erpinak. Beraz, ekuazioaren x balioa x0-rekin ordezkatuko dugu y0 lortzeko. Zein dira parabolaren erpinaren (x0, y0) koordenatuak?

  2. Idatzi aurreko parabolaren ekuazio kanonikoa. Egiaztatu lortutako ekuazioa, eszenan V erpina eta F fokua dagozkien posizioetan jarriz.

  3. Aurkitu aurreko parabolaren erroak eta ardatzekiko ebaki-puntuak. Egiaztatu lortutako puntuak eszenan.

  4. Kalkulatu grafikoki 3x2 + 12x +9 = 0 ekuazioaren soluzioak (aurreko ariketetan erabilitako prozedurari jarraituz).

  5. Aurkitu aurreko parabolaren zuzen ukitzailea P(7,3) puntuan (eman ekuazioa). Egiaztatu lortutakoa eszenan.

 

 

 

 

 

 

 


 


 

 

 

 

 



HASIERA    Creative Commons License 

EGILEAK: José Luis Álvarez García eta Rafael Losada Liste.

ITZULTZAILEA: Mª Teresa González Calvo.