Farmako baten eragina

Normalean, farmako baten eragina gutxitu egiten da denbora pasatu ahala, lehen egunetik bertatik. Gehienetan, eredu matematiko bati jarraitzen dio aldakuntza horrek; beraz, eredu matematiko hori ezagututa, kalkula daiteke adibidezzenbateko dosia eman behar dioten gaixo bati farmakoaren eraginak komeni den denbora irauteko; edo alderantziz: dosia ezagututa, zenbat denbora iraungo duen eraginak. Are gehiago, biak batera ere kalkula daitezke: bai farmakoaren dosia, bai zenbatetik zenbatera eman behar zaion gaixoari eraginak aldez aurretik finkatutako mailetan iraun dezan.

 

Jarduera honetan, lau farmako aztertuko ditugu, kontuan hartuta esponentzial motako eredu matematikoei jarraitzen dietela beren efektuek. Odolean farmakoaren kantitatea (y) (litroko mikrogramotan adierazita), emandako A dosia, eta denbora (x) (botika ematen hasi denetik neurketa egin dugun unera arte, ordutan adierazita) erlazionatzen dituzten formulak aldatu ditugu taula honetara:

 

Formizulit Cardital Duflamat Trinizol
y = A·0.5x y = A·1.15x y = A·0.97x y = A·0.84x

 

Jarduera hau eginda, kapaz izango zara honako galderei erantzuteko: "Gaixo bati odolean Formizulit-eko 4 mikrogramoko lehen dosia ematen badiogu, zenbat denbora pasatu behar da farmakoa desagertu arte?". "Eta Trinizol ematen badiogu?". "Eta dosia bi ordurik behin ematen badiogu, zer gertatuko da?".

 

Este es un Applet de Java creado con GeoGebra desde www.geogebra.org – Java no parece estar instalado Java en el equipo. Se aconseja dirigirse a www.java.com

 

Galderak

  1. Aztertu formulak; eta, nahi izanez gero, egin itzazu hurbilketa-kalkuluak. Ondoren, deskribatu hitzekin zure ustez nola aldatuko den odolean farmako bakoitzaren kontzentrazioa denbora pasatu ahala. Ez duzu oso zehatza izan behar, hori hurrengo galderetan landuko dugu eta.

  2. Gaitu "Puntuak" izeneko kontrol-laukia, eta mugitu puntuak zuzen gorriak aurreko galderan deskribatu duzuna adierazi arte (odolean zenbat aldatu den farmakoaren kontzentrazioa denbora pasatu ahala). Erabili prozedura bera farmako guztiekin. Kopiatu koadernoan lortzen dituzun grafikoak (erabili ardatz kartesiar berdinak grafiko guztietan).

  3. Orain, zehatzago aztertuko dugu nola aldatzen den farmakoaren eragina. Demagun gaixo bati Formizulit-eko 4 mikrogramoko dosia ematen diogula. Bete balio-taula hau:

Denbora (h) 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
Farmakoaren kantitatea odolean (mikrogramo/l)                      
  1. Klikatu "Berrabiarazi" botoiaren gainean. Konprobatu irristailu bertikala Formizulit farmakoan dagoela. Mugitu "Dosia" izeneko irristailu horizontala gaixoari eman diogun lehen dosia markatzeko (4 mikrogramo/litro), eta gaitu "Balio-taula" izeneko kontrol-laukia. Orain, konparatu aurreko galderan lortutako taula eta hemen agertu zaizuna. Erreparatu 10 ordu pasatu direnean 0 dela odolean dagoen farmakoaren kantitatea (agertu zaizun taulan). Zehatza da balio hori? Zergatik agertzen da 0 hori?

  2. Orain, irudikatuko duzu koadernoan nola aldatzen den odolean dagoen Formizulit farmakoaren kantitatea denbora pasatu ahala gaixoari emandako lehen dosia 4 mikrogramo bada. Hori egiteko, aurreko galderako balio-taula erabiliko duzu. Behin koadernoan grafikoa irudikatuta, gaitu "Grafikoa" izeneko kontrol-laukia, eta konprobatu erantzuna. 

  3. Mugitu irristailu bertikala, eta aztertu beste farmakoetarako balio-taulak eta grafikoak. Egin proba hasierako hainbat dositarako. Mugitu abzisa-ardatzean dagoen puntu horia hobeto ikusteko nola aldatzen diren farmakoen kantitateak.

  4. Konparatu lehenengo galderan deskribatu duzuna eta aurreko galderan lortu dituzun balioak. Orain, behar izanez gero, deskribatu zehatzago nola aldatzen den farmakoaren kontzentrazioa odolean denbora pasatu ahala.

  5. Dauden farmakoen artean, hiru baino ez dira benetakoak; txantxetan jarri dugu laugarrena. Zein da? Zertan oinarritzen zara hori esateko? Zer gertatuko litzateke farmako hori gaixo bati emanez gero?

  6. Trinizol-eko hasierako dosia litroko 4 mikrogramokoa bada, zenbat denbora pasatu behar da kantitatea erdira jaisteko? Farmakoaren batez besteko bizitza deitzen zaio denbora horri (kantitatea erdira jaisteko pasatu behar den denbora). Zer lotura dago hasierako dosiaren eta batez besteko bizitzaren artean?

  7. Orain, ikertuko duzu zer eragin izango duen gaixo baten gainean ordurik ordura Formizulit-eko 4 mikrogramoko dosi batek. Irudikatu grafikoa koadernoan, eta deskribatu hitzekin nola aldatuko den odolean farmako horren kontzentrazioa denbora pasatu ahala.

  8. Konprobatu goian lortutako grafikoa eszenan. Horretarako, klikatu "Berrabiarazi" botoiaren gainean, eta gaitu "Dosiak, segidan" eta "Balio-taula" izeneko kontrol-laukiak. Bat datoz eszenan agertzen diren grafikoak eta zuk pentsatu zenuena? Mugitu puntu horia hobeto ikusteko nola aldatzen den kostua.

  9. Aldatu hasierako dosia, eta ikertu farmakoaren efektuak. Ikertu beste farmakoekin ere. Idatzi ateratzen dituzun ondorioak koadernoan.

 

 

 

 








HASIERA    Creative Commons License 

EGILEAK: José Luis Álvarez García eta Rafael Losada Liste.

ITZULTZAILEA: Mª Teresa González Calvo.