Txorrota

Ontzi bat urez betetzeko txorrota ireki duzunean, seguruenik erreparatu duzu erlazionatuta daudela ontzia betetzeko behar den denbora eta txorrota duen ur-emaria (denbora-unitate batean txorrotak botatzen duen ur kantitatea). Gainera, ur-emaria erregulatu egin dezakegu, txorrota gehiago edo gutxiago zabalduta kanilaren bidez.

 

Jarduera honetan, aztertuko duzu zer-nolako erlazioa duten txorrotaren ur-emariak eta ontzi jakin bat betetzeko behar dugun denborak. Behin egoera aztertuta, ur-emariaren eta ontzia betetzeko behar den denboraren arteko erlazioa deskribatzen ahaleginduko zara balio-taula baten, grafiko baten eta adierazpen aljebraiko baten bitartez. Erlazio hori ontziaren tamainaren arabera nola aldatzen den ere analizatuko duzu.

 

Txorrotaren ezkerraldean dagoen irristailu bertikala mugituz erabaki dezakezu txorrota ixtea edo ez: "Irekia" posizioan dagoenean, isuriko da ura txorrotatik. Behin giltza irekita egonda, kanilaren gainean dagoen puntu gorria mugituz erregula dezakezu ur-emaria. Konturatu zaitez prozesuak ez duela etenik zeuk erabaki arte: ontzia bete bezain pronto, hustu egiten da, eta berriz hasten da betetzen. Ontziaren ezkerraldean dagoen irristailu urdinarekin, ontziaren ur-maila alda dezakezu, eskuz.

 

Goiko gailuez gain, kronometro bat ere baduzu ontzia betetzeko zenbat denbora behar duzun neurtzeko. Kronometroa martxan jartzeko, klikatu alboan duen "Hasi" izeneko botoiaren gainean; kronometroa gelditzeko, klikatu "Gelditu" botoian. Denbora neurtzen hasi baino lehen, jarri zeroan kronometroa, "Zeroan jarri" botoian klikatuz. Denbora osoan azalduko zaizu noraino bete den ontzia (ehunekoetan) eskuinean. Hala, datu horrekin jakingo duzu zer unetan bete den, eta une horretan kronometroa gelditu ahal izango duzu. Kronometroa geldituta, "Zeroan jarri" botoiaren gainean klikatuz hustu dezakezu ontzia.

Oharra: Txikitu eszenako ezkerreko lehioa balio-taula hobeto ikusteko.

 

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

  1. Ireki kanila, eta aldatu ur-emaria. Zein da gehienez txorrotaren ur-emaria? Eta gutxienezkoa? Nola aldatzen da ontzia betetzeko behar dugun denbora emariaren funtzioan?

  2. Klikatu "Berrabiarazi" botoiaren gainean. Aukeratu 0,5 L/s-ko emaria, eta klikatu "Zeroan jarri" botoiaren gainean. Zenbat denbora behar duzu ontzia betetzeko? Neurtzeko, klikatu "Hasi" botoian, eta, ontzia bete bezain pronto, klikatu "Gelditu" botoiaren gainean.

  3. Zer bolumen du bete duzun ontziak? Nola kalkulatu duzu?

  4. Aukeratu 0,21 L/s-ko emaria, eta errepikatu aurreko prozesua ontzia betetzeko behar duzun denbora kalkulatzeko. Kalkulatu 0,8 L/s eta 0,25 L/s-ko emarietarako ere.

  5. Zer erlazio aurkitu duzu ontzia betetzeko behar den denboraren eta ur-emariaren artean? Inolako neurketarik egin gabe, erantzun: zenbat denbora behar izango duzu ontzia betetzeko emaria 1 L/s-ekoa bada? Egiaztatu erantzuna dagokion neurketa eginez.

  6. Klikatu "Balio-taula eta grafikoa" botoiaren gainean. Demagun ontziaren edukiera 40 litrokoa dela. Zenbat denbora beharko duzu betetzeko, emaria 0,1 L/s-koa bada? Eta 0,2 L/s-ko emaria izanez gero? Bete balio-taula hau:

Ur-emaria (L/s)

0.1 0.2 0.3 0.4 0.5 0.6 0.7 0.8 0.9 1

Betetzeko behar den denbora (s)

                   
  1. Gaitu "Balio-taula" izeneko kontrol-laukia, eta konprobatu erantzuna. Zergatik agertzen da "" ikurra balio-taulan? Nola interpretatzen duzu?

  2. Irudikatu aurreko ariketako taulako datuak. Behin grafikoa irudikatuta, gaitu "Grafikoa" izeneko kontrol-laukia, eta konprobatu erantzuna.

  3. Zer emari jarri beharko duzu ontzia 3 minutuan betetzeko? Zenbat denboran beteko da ontzia emaria 0,45 L/s-koa bada? Erantzun galdera horiei eszenako garfikotik abiatuta. Puntu horia mugi dezakezu grafikoa zehatzago irakurtzeko. Nahikoa da grafikoa aztertzea erantzun zehatzak emateko?

  4. Txorrotaren emariari x deitzen badiogu (segundoko litrotan), eta y ontzia betetzeko behar den denborari (segundoetan), zer adierazpen aljebraikoren bidez kalkula dezakegu y (x-ren funtzioan, jakina)?

  5. Erabili aurreko ariketan lortutako adierazpena 9. ariketako galderei erantzuteko. Orain, kapaz zara erantzun zehatzagoak emateko?

  6. Zer adierazpen aljebraikoren bidez kalkula dezakegu 20 litroko ontzi bat betetzeko behar dugun denbora emariaren funtzioan? Eta 50 litroko edukiera badu ontziak? Eta L litroko edukiera izanez gero?

  7. Aurreko ariketako funtzioen balio-taulak eta grafikoak adieraziz gero, zer izango lukete komunean grafikoek? Eta zertan ezberdinduko lirateke? Zer eragin du ontziaren edukierak (L) grafiko horietan?

  8. Gaitu "Balio-taula" eta "Grafikoa" izeneko kontrol-laukiak. Mugitu goiko irristailua ontziaren edukiera aukeratzeko, eta aztertu, kasu bakoitzeko, funtzioaren balio-taula eta grafikoa. Bat datoz egin dituzun behaketak eta aurreko ariketan idatzi dituzunak?

 

 

 

 








HASIERA    Creative Commons License 

EGILEAK: José Luis Álvarez García eta Rafael Losada Liste.

ITZULTZAILEA: Mª Teresa González Calvo.