Publizitate-panelak

Karratu formako publizitate-panelak egiten dituzte enpresa batean. Metakrilatozko taula batez (gainean jarriko du publizitatea iragarleak) osatuta daude, eta aluminiozko marko batekin inguratuta. Horretaz gain, elementu indargarriak daude lau kantoietan.

 

Panelen prezioak dimentsioen eta erabilitako materialen araberakoak dira: panelaren aldearen luzera (gutxienez metro bat eta gehienez hamar metro luze izan daiteke), metakrilatoaren lodiera, markoaren zabalera eta kantoietan jarritako indargarrien motak dira faktoreak. Jarduera honetan, aztertuko dugu nola aldatzen den prezioa tamainen arabera, behin panela egiteko materialen kostua finkatuta egonda.

 

Behean ezkerraldean dagoen puntu gorria mugituz alda dezakegu panelaren tamaina. Materialen prezioak goiko irristailuekin finka ditzakegu: metakrilatoaren metro karratuarena, aluminiozko markoaren metro linealarena eta kantoietan jartzen ditugun elementu indargarriena.

 

Este es un Applet de Java creado con GeoGebra desde www.geogebra.org – Java no parece estar instalado Java en el equipo. Se aconseja dirigirse a www.java.com

 

Galderak

  1. Demagun materialen prezioak hauek direla: metakrilatoa: 30 €/m2; aluminiozko markoa: 15 €/m; eta kantoi bakoitzeko indargarria: 12 €/ale. Orduan, zenbat balioko du metro karratuko panel batek? Konprobatu erantzuna eszenan.

  2. Orain, kalkulatu zenbat balioko duen 2,25 m-ko aldea duen panel batek. Nola kalkulatzen duzu panela osatzen duen osagai bakoitzaren prezioa (metakrilatozko taula, markoa eta kantoietako indargarriak)? Eta panel osoarena? Eszena erabili baino lehen, egin kalkuluak koadernoan, eta gero konprobatu eszenan.

  3. Bete balio taula hau, aldearen neurri bakoitzeko panel osoaren prezioa adierazita:

Aldearen luzera (m)

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Panelaren prezioa (€)

                   
  1. "Taula eta grafikoa" izeneko kontrol-laukia gaitu ondoren, gaitu agertuko den "Balio-taula" izenekoa, eta konprobatu aurreko ariketaren erantzuna. Erreparatu balio-taula horretan (0,48) balio-bikotea dagoela: nola interpretatzen duzu datu hori?

  2. Adierazi grafikoki taulako balioak. Zer motatako kurba lortzen duzu? Gaitu "Grafikoa" kontrola, eta konprobatu eginiko grafikoa.

  3. Panel bat erosteko 2.500 € baditugu, gehienez zenbateko azalerako panela eska dezakegu? Bilatu erantzuna grafikoaren bidez. Behin grafikoa ikusita, eman dezakezu erantzun zehatzagorik?

  4. Erantzuna zehatzago emateko, panelaren prezioa haren aldearekin erlazionatzen duen adierazpen aljebraiko bat edukitzea komeni zaizu. Horretarako, demagun panelaren aldeari x deitzen diozula (metrotan adierazita), eta y prezioari (eurotan). Saia zaitez lortzen y kalkulatzeko adierazpen aljebraiko hori x-ren funtzioan.

  5. Zenbateko prezioa du 6,4 m-ko aldea duen panel batek? Eta 3,75 m-koa bada aldea? Hasteko, bilatu gutxi gorabeherako erantzuna grafikoa aztertuta, eta, ondoren, bilatu balio zehatza aurreko ariketan lortutako adierazpen aljebraikoa erabilita.

  6. Orain, eman 6. ariketako galderari erantzun zehatzagoa 7. ariketan lortutako adierazpen aljebraikoarekin. Eta 1.350 € izanez gero, gehienez zenbateko azalerako panela eros dezakezu? 

  7. Materialen prezioak aurretik finkatuta daudela suposatuz egin dituzu aurreko kalkulu guztiak. Orain, aztertuko duzu zer gertatuko den prezio horiek aldatzen badituzu. Erabili goiko irristailuak prezioak aldatzeko, eta ikusi nola aldatzen den grafikoa.

  8. Demagun a dela metakrilatoaren metro karratuaren balioa, b aluminiozko markoaren metro linealaren prezioa, eta c kantoietako indargarri batena. Lortu adierazpen aljebraiko bat y panelaren prezioa kalkulatzeko x aldea ezagututa.

  9. Erabili aurreko formula panel baten prezioa kalkulatzeko, datu hauek jakinik: metakrilatoaren prezioa 25 €/m2-koa da, 4,5 m-ko aldea du, aluminiozko markoak zabalera maximoa du, eta indargarri bakoitzaren prezioa 20 €-koa da.

  10. Kalitate goreneko materialak (prezio altuenekoak) erabiltzen baditugu, zenbat balio dezake gehienez panel batek? Eta gutxienez?
    Oharra: Gogoratu panelaren aldea gutxienez metro bat eta gehienez hamar metro luze izan daitekeela.

  11. Eros dezakegu 8 m-ko aldea duen panel bat 3.000 €-rekin? Arrazoitu erantzuna. Erantzuna ezezkoa bada, eros dezakezu metakrilatoaren prezioa baxuagoa bada (lodiera gutxiagoko taula)? Kasu horretan, zenbat ordain dezakezu gehienez metakrilatoarengatik? Orain, beste materialen prezioak jaitsita, eman bestelako soluzio batzuk 3.000 €-rekin panel bat erosteko.

 

 

 

 








HASIERA    Creative Commons License 

EGILEAK: José Luis Álvarez García eta Rafael Losada Liste.

ITZULTZAILEA: Mª Teresa González Calvo.