Tarifak

Telefonia mugikorreko bi operadorek tarifa hauekin eskaintzen dituzte beren zerbitzuak:

 

Operadorea Hileko tarifa finkoa Prezioa minutuko
Erpuru 30 € 0,10 €
Hordago 0 € 0,25 €

 

Prezioak zehatzak dira; hau da, operadoreek ez dituzte inola ere goiko minutura biribiltzen prezioak (adibidez, minutu erdiz hitz egin baduzu, minutu baten kostuaren erdia bakarrik ordainduko duzu).

 

Hau Java applet bat da, GeoGebrarekin egina www.geogebra.org Webgunetik. Badirudi ez duzula Java instalatuta. Mesedez, bisitatu www.java.com

 

Galderak

  1. Adierazi hitzekin zenbat kobratzen duen guztira operadore bakoitzak.

  2. Zer adierazten dute taulako balioek?

  3. Zenbat diru kobratzen du operadore bakoitzak hilean 110 minutuz hitz egiteagatik?

  4. Zer adierazten du grafikoak?

  5. Funtzioa jarraitua da, edo etenak edo jauziak ditu? Zergatik?

  6. Zer adierazten dute grafikoaren puntu berdeek? Zer adierazten du bi puntu berde horien altueren arteko kendurak?

  7. Zenbatgarren minututik aurrera da merkeena Erpuru operadorearen hileko kontsumoa Hordagoarena baino? 

  8. Idatzi deien kostua deskribatzen duten funtzioak, operadore baterako eta besterako. Horretarako, eman dezagun H(x) Hordago operadorearen guztizko kostua dela, eta E(x) Erpuru operadorearena (x-k adierazten du deiak zenbat denbora irauten duen, minututan).

  9. Bi funtzio horietatik abiatuta, kalkulatu zenbat minutuz hitz egin behar duzun Hordago operadoreari Erpururi ordainduko zeniokeena bi halako ordaintzeko.

 

 

 

 

 








HASIERA    Creative Commons License

EGILEAK: José Luis Álvarez García eta Rafael Losada Liste.

ITZULTZAILEA: Mª Teresa González Calvo.