Koefizienteak

Oso erraza da funtzio motak aztertzea GeoGebrari esker. Nahikoa da aldatu nahi ditugun koefiziente edo parametroei dagozkien irristailuak sortzea, haiek funtzioaren grafikoan duten eragina ikusteko.

Aplikazioa abiatzean, funtzio koadratikoa agertzen da. Funtzio koadratiko hori bi pausu emanez sortuko dugu:

  • a, b eta c irristailuak sortu ditugu Irristailua (Deslizador) tresnaz.
  • ax^2 + bx + c idatzi dugu sarrerako barran,  eta, horrela, f funtzioa sortu dugu.

Aurreko funtzioaren adierazpenean, hutsunea utzi behar da a-ren eta x-ren artean eta b-ren eta x-ren artean, hutsune horrek biderketa-eragiketa adierazten baitu (* ikurra dagokio). Hutsunerik jarri ezean, ax eta bx aldagaiak definitugabetzat hartuko ditu GeoGebrak. Koefiziente baten eta parentesi baten artean ere hutsunea jarri behar da, GeoGebrak koefiziente hori funtzio baten izentzat har ez dezan.

Oharra: Bestalde, a, b eta c koefiziente orokorrak erabili ordez zenbaki zehatzak erabiltzen baditugu (adibidez: 3x^2 + 5x + 2), biderketa hori kontuan hartu beharrik ez dago, 5x bezalako adierazpenak biderketatzat hartuko baititu beti GeoGebrak, inoiz ez objektu baten izentzat; izan ere, izenak beti letra batez hasten baitira.

Irristailuen muturreko balioak nahi beste alda ditzakezu, saguaren eskuineko botoiari klik eginez.


 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

  1. Zer gertatzen zaio grafikoari a koefiziente nagusiaren ikurra aldatzen badugu?
  2. Zer eragin du grafikoan a koefiziente nagusiaren balioa aldatzeak?
  3. Zer eragin du grafikoan c koefizientearen balioa aldatzeak?
  4. Zer eragin du grafikoan b koefizientearen balioa aldatzeak? Zer ibilbide egingo du parabolaren erpinak, b aldatzerakoan?
  5. Idatzi hau sarrerako barran: f(x) = a (x-b)^2 + c. Zer funtzio mota dira horiek?
  6. Zer adierazten dute, orain, b eta c balioek? Frogatu erantzuna irristailu horiek mugituz.
  7. Idatzi hau sarrerako barran: f(x) = a (x-b) (x-c). Zer funtzio mota dira horiek?
  8. Zer adierazten dute orain, b eta c balioek? Frogatu erantzuna irristailu horiek mugituz.
  9. Idatzi sarrerako barran f(x) = a/x. Zer funtzio mota dira horiek? Zer adierazten du a balioak?
  10. Zer gertatzen da f(x) = a x + a erara definitutako funtzio afinen grafikoekin? Zer erro komun dute funtzio horiek?
  11. Zer gertatzen da f(x) = a x^2 + a x + a erara definitutako funtzio koadratikoen grafikoekin?
  12. Idatzi f(x) = a^x sarrerako barran. Zer funtzio mota dira hauek? Zer gertatzen da a negatiboa denean? a-ren zer baliorentzako da funtzioa beherakorra?

 

 

 

 

 








HASIERA   Creative Commons License Egilea: Rafael Losada Liste.