DPI
(Doubt Per Inch, Puntu Hazbeteko)

Ohitura faltagatik, jende asko nahastu egiten da teknologia berriek darabiltzaten unitateekin, batez ere, irudiekin zerikusia duten unitateekin.

Jarduera honetan honako hau erakutsiko dizugu: zer erlazio dagoen pantailako irudi baten puntu-kopuruaren eta irudi horrek paperean inprimatutakoan duen neurriaren artean.Horretarako, irudi txiki bat erabiliko dugu, eta irudi horren alde bakoitza 50 puntutan zatituko dugu (goian, ezkerraldean dago). Irudiaren puntu bakoitzak pixel bat betetzen du (pantailako puntua).

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

  1. Pixelak berez oso txikiak direnez, pixel bakoitza 10 aldiz handitu dugu zabaleran eta luzeran, hobeto ikus ditzazun. Kontuan izan laukitxo bakoitzak pixel bakarra adierazten duela eta pixel bakoitzak kolore bakarra daukala (laukitxo bakoitzak kolore bat baino gehiago izanez gero, esan nahiko du barnean pixel gehiago dituela). Erreparatu, batez ere, begiei eta ileari, kolore kontraste handieneko lekuak baitira. Pantailako jatorrizko irudia 1 cm2 bada, zer neurri izango du handitutako irudiak?
  2. Demagun, orain, irudi horrek inprimatutakoan zer azalera izango duen jakin nahi dugula Hori jakiteko, kontuan izan beharko duzu inprimatutako puntuak zenbat “estutu diren”, hau da, zer bereizmen daukan inprimagailuak. Puntuak elkarrengandik zenbat eta hurbilago egon, hainbat eta hobea izango da irudiaren kalitatea, eta txikiagoa izango da tamaina. Jatorrizko irudiak 50 puntu ditu zabaleran, eta 1 cm du pantailan. Hori horrela dela jakinik, zenbat puntu idatzi beharko ditu inprimagailuak paperaren zentimetro bakoitzean, inprimatutako irudia jatorrizkoaren neurri berekoa izan dadin? Hau da, 1 cm-koa izan dadin? Bada, zentimetro bakoitzean inprimaturiko puntu kopuru hori da inprimagailuaren bereizmena.
  3. Ikusi dugunez, inprimagailuaren bereizmena ppcm-tan neur daiteke (puntu zentimetroko). Eman dezagun 25 ppcm-ko bereizmenaz konfiguratzen dugula inprimagailua; zer zabalera izango du irudiak? Eta bereizmena 100 ppcm-koa bada?
  4. Idatz ezazu formula bat paperean inprimatutako irudiaren zabalera A(x) cm-tan adierazteko. Kontuan izan formula horren aldagaiak x (irudiaren zabalera adieraziko duen puntu kopurua) eta k (ppcm-tan neurtutako bereizmena) izango direla Hau da, x eta k jakinik, zer eragiketa egin behar dugu aldagai horien artean A(x) lortzeko?
  5. Erabili aplikazioa zure formula frogatzeko, honako datu hauek kontuan hartuta: k=125 ppcm bada, A(50)-ren balioak 0,4 cm izan behar du. Zenbat zentimetro du A(200)-k, k=40 ppcm-ko bereizmena badu?
  6. Zoritxarrez, bereizmena neurtzeko, ez du ia inork erabiltzen ppcm unitatea. Izan ere, luzeraren oinarrizko unitatea aukeratzerakoan, ohikoagoa da hazbetea (inch ingelesez) erabiltzea zentimetroa baino, ingelesa hedatuagoa dagoelako, eta, ondorioz, dpi erabiltzen da, ppcm erabili ordez. Bestalde, hazbeteari 2,54 cm dagokio, eta horrek esan nahi du 254 dpi 100 ppcm direla. Azaldu arrazoia.
  7. Zenbat ppcm izango dira 127 dpi?
  8. Idatz ezazu formula bat paperean inprimatutako irudiaren zabalera A(x) hazbetetan adierazteko. Aldagaiak x (irudiaren zabalera adieraziko duen puntu kopurua) eta k (dpi-tan neurtutako bereizmena) izango dira. Hau da, x eta k jakinik, zer eragiketa egin behar dugu aldagai horiekin A(x) aurkitzeko?
  9. Erabili aplikazioa zure formula frogatzeko, datu hauek kontuan hartuta: k=125 dpi bada, A(50)-ren balioa 0,4 hazbete izan behar da. Zein izango da neurri hori zentimetrotan?

 

 

 

 








HASIERA   Creative Commons License Egilea: Rafael Losada Liste.