Enuntziatuak eta grafikoak

Oso ohikoa da bi magnituderen arteko erlazioa grafiko baten bidez adieraztea. Horiek irakurtzeko eta interpretatzeko oinarrizko jarraibide batzuei esker, zeinak mundu mailan adostuak baitaude, grafikoa da bi magnituderen arteko mendekotasunaren gaineko informazio konplexua laburtzeko era eraginkorrenetako bat. Hori dela eta, grafikoak gero eta erabiliagoak dira, bai txosten soziologiko edo zientifikoetan, bai eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun komunikabideetan agertzen den informazioan.

 

Horrexegatik da oso garrantzitsua ikastea erlazionatzen grafikoek ematen duten informazioa eta bi magnituderen arteko erlazioa adierazteko erabili ohi ditugun beste erak. Besteak beste, ahozko enuntziatuak, hau da, hitzen bidezkoa; balio-taulak; edo, ahal denean, adierazpen algebraikoak.

 

Ondoko ariketetan, ahozko enuntziatu batzuk proposatzen dira, eta helburua da grafiko bat eraikitzea, kasu bakoitzean deskribatzen den erlazioa adierazten duena.


Sakatu irudi honen gainean
jarraibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. 1. ariketa: Korrika egitera ateratzen naizenean, apurka-apurka bizkortzen dut erritmoa, eta, ondoren, erritmo konstante bati eusten diot tarte luzean. Bukaeratik gertu naizenean, erritmoa jaisten dut gelditu arte. Grafiko baten bidez, erakutsi nola aldatzen den entrenamenduan zehar ibilitako distantzia denboraren menpe.

  2. 2. ariketa: Hegazkinak abiadura erregularrean egin zuen gora, minutuko 1.500 metro hain zuzen, harik eta 7.500 metroko altitudera iritsi arte; eta altitude horri eutsi zion hegaldiaren gainerakoan. Grafiko baten bidez, erakutsi nola aldatzen den hegazkinaren ibilbidearen altitudea hegaldiaren lehenengo 10 minutuetan.

  3. 3. ariketa: Irakin ondoren, uraren tenperatura bizkor jaitsi zen. Denbora pasatu ahala, gero eta motelagoa jaitsi zen tenperatura; eta, azkenean, 5 minutu iragandakoan, giro-tenperaturara (25ºC) heldu zen. Grafiko baten bidez, erakutsi nola aldatzen den uraren tenperatura denbora pasatu ahala.

  4. 4. ariketa: Txartelak oso merkeak badira, jabeek dirua galduko dute Baina oso garestiak badira, jende gutxi joango da, eta orduan ere galduko dute dirua. Horregatik, mozkinak lortzekotan, txartelen salneurriak neurrizkoa izan behar du.

  5. 5. ariketa: Nola aldatzen da golf-pilotaren abiadura, pilotari jotzen zaionetik lurra ukitzen duen arte. Adierazi hitzekin Ondoren, deskribatu grafiko baten bidez idatzi duzuna.

  6. 6. ariketa: Nola aldatzen da pizza bat egiteko behar den pasta kantitatea diametroaren arabera? Adierazi hitzekin Ondoren, erakutsi grafiko baten bidez nola aldatzen den behar den pasta kantitatea pizzaren diametroaren arabera.

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.