Enuntziatuak, balio-taulak eta grafikoak

Era desberdinetan adieraz dezakegu bi magnituderen arteko erlazioa: ahozko enuntziatu baten bidez (hau da, hitzekin), balio-taula batenbidez, grafiko baten bidez edo, ahal denean, adierazpen algebraiko bat erabiliz. Oso garrantzitsua da adierazpide horiek elkarrekin erlazionatzen ikastea, baita adierazpide bakoitzaren abantailak eta eragozpenak hautematea ere. Hala, aurkezten zaigun kasu bakoitzerako adierazpide egokienak erabiltzeko irizpideak izango ditugu. 

 

Ondoren, ahozko enuntziatu batzuk proposatzen dira, eta helburua da balio-taula baten bidez ariketetan deskribatzen den erlazioa adieraztea. Automatikoki irudikatuko da egindako taula.


Egin klik irudi honetan
jarraibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. 1. ariketa: Egin dudan dieta arrakastatsua izan da: asteko 1,5 kg galdu dut dieta egin dudan 6 asteetan. Seigarren astearen ondoren, 54 kg-tan egonkortu da nire pisua.

  2. 2. ariketa: Karratu baten azalerak, aldea handitu ahala, gero eta azkarrago egiten du gora.

  3. 3. ariketa: Irakin ondoren, uraren tenperatura bizkor jaitsi zen. Denbora pasatu ahala, gero eta motelago jaitsi zen tenperatura; eta, azkenean, 5 minutu iragandakoan, giro-tenperaturara (25ºC) heldu zen.

  4. 4. ariketa: Etxetresna elektrikoen etxez etxeko konpontzaile batek 15 € kobratzen du joan-etorri bakoitzeko, eta beste 30 €, matxura konpontzen ematen duen ordu bakoitzeko.

  5. 5. ariketa: 50 eserlekuko autobus baten alokairuak 300 € balio du. Txartelaren salneurria kalkulatzeko, autobusaren kostua txangora joango garenon artean zatituko dugu, kontuan izanik denok berdin ordainduko dugula. Hala, zenbat eta jende gehiago joan, orduan eta gutxiago ordainduko du bakoitzak.

  6. 6. ariketa: Korrika egitera ateratzen naizenean, apurka-apurka bizkortzen dut erritmoa, eta gero erritmo konstante bati eusten diot tarte luzean. Bukaeratik gertu naizenean, erritmoa jaisten dut gelditu arte, 2.000 metro osatu eta gero.

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.