GMI

Gorputzeko masa-indizea (GMI) da pertsonaren pisua eta altuera erlazionatzen dituen neurria. Adinaren, sexuaren eta beste faktore batzuen araberakoa da.

Kalkulatzeko, pisua (kilotan) altueraren karratuaz (metrotan) zatituko dugu. Adibidez, 1,5 m-ko altuera eta 54 kg-ko pertsona baten kasuan, GMI = 54/1,52 = 24 kg/m2 da.

Osasuntsu egoteko, komeni da GMIa 18,5 eta 25 balioen artean mantentzea.

 

Pisua balio egokien artean dagoen ala ez jakiteko, badago antzinako beste errezeta errazago bat. Gure altuera ken 1 m egingo dugu; emaitza horren antzekoa izan beharko du gure pisuak. Adibidez, 1,50 m-ko altuera duen pertsona baten pisuak 50 kilo ingurukoa izan beharko luke.

 

Barkatu, baina GeoGebraren appleta ezin da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. "x" deituko diogu altuerari (metrotan). Hiru funtzio ditugu:

         Antzinako errezeta adierazten duen f funtzioa:  f(x) = 100 (x -1)

         GMIaren balio minimo gomendatua adierazten duen g funtzioa:  g(x) = 18,5 x2

         GMIaren balio maximo gomendatua adierazten duen h funtzioa:  h(x) = 25 x2

    Grafikoko zein kolore dagokio funtzio bakoitzari? Zergatik? Erabili puntu mugikor gorria, berdea eta urdina grafiko bakoitza zein puntutatik igarotzen den ikusteko.

  2. Grafiko urdinak zergatik ez ditu 0 eta 1 arteko balioak hartzen?

  3. Zer adierazten du A puntuak? Zer adierazten dute A puntuaren koordenatuek?

  4. Zer adierazten du B puntuak? Zer adierazten dute B puntuaren koordenatuek?

  5. Zer adierazten du C puntuak? Zer adierazten dute C puntuaren koordenatuek?

  6. Egia da antzinako errezeta betetzen duten pertsona guztiak GMIaren balio gomendatuen artean daudela? Zergatik?

  7. Zer altuera izan behar du antzinako errezeta bete baina 25 baino GMI handiagoa duen pertsona batek?

  8. Zer altuera izan behar du antzinako errezeta bete eta 18,5 baino GMI txikiagoa duen pertsona batek?

  9. Gaitu behealdean eskuinetara dagoen GMI laukitxoa. Grafiko berri bat dugu. Grafiko berriaren adierazpen aljebraikoa:

         

    Ondoriozta dezakezu zer adierazten?

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.