kB

Informazio digitalaren unitate txikienari (0 edo 1) bit deritzo. Byte bat, ahoz "bait" esaten dena, 8 bit dira. Byte (B sinboloaren bidez adierazten da) bakoitzak 0 eta 255 (= 28-1) arteko zenbaki bati dagokio, edo gris-tonu bati, edo karaktere alfanumeriko (zenbakiak eta letrak) bati.

 

Fitxategi baten memoria (edo "pisua") kB-tan ("ka"), MB-tan ("mega"), GB-tan ("giga"), eta abarretan neurtzen da.

 

1 kB = 210 B = 1024 B

1 MB = 210 kB = 1024 kB

1 GB = 210 MB = 1024 MB

 

Informazio digitaleko unitateak direnez, ohartu multiploen arteko saltoak ez direla 1000ka egiten (hori oinarri hamartarrean gertatuko litzateke: 103); hemen, saltoak 1024naka ematen dira (oinarri bitarrean gertatzen den bezala: 210).

 

Jarduera honetan, irudi baten tamainaren eta pisuaren arteko erlazioa zein den aurkitu beharko duzu.

 

Barkatu, baina GeoGebraren appleta ezin da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Konturatu zaitez Zoom egitean irudiaren tamaina bakarrik aldatzen dela, eta puntu kopurua (pixelak) ez dela aldatzen; beraz, irudiaren pisua ez da aldatzen. Utzi Zooma maximoan. Jarri bereizmenaren irristailua 24x18 pixeletan. Zenbat puntu ditu irudiak? Idatzi emaitza zure koadernoan.

  2. Irudia grisetan egongo balitz, irudiak zenbat byte betetzen dituen esango liguke aurreko galderaren erantzunak, puntu bakoitzak gris-tonalitate bakoitzaren (0 eta 255 arteko zenbaki bat, hau da, 1 byte) informazioa izango bailuke. Baina, koloretan dagoenez, pixel bakoitzeko 3 byte beharko ditugu, eta ez bat: byte bat tonu gorrirako (Red), beste bat tonu berderako (Green), eta beste bat tonu urdinerako (Blue). Hiru byte horiek osatzen dute RGB kodea. Zer pisu izango du 24x18 puntuko irudi horrek? Idatzi erantzuna zure koadernoan.

  3. Adierazi aurreko erantzuna, bytetan dagoena, kBetan. Egiaztatu bat datorrela (gutxi gorabehera) aplikazioan adierazten den pisuarekin (bertan, "konprimitu gabe" mezua irakur dezakezu, formula matematiko konplexuagoak erabiliz pisu hori txikitu baitaiteke prozesu horretan informazio gutxi galduz, hau da, kalitate gutxi galduz).

  4. Zooma minimoan jartzen baduzu, ikusiko duzu pisua ez dela aldatzen baina bai irudiaren pertzepzioa. Pixelak txikitzean, halako bereizmen txikian errazago bereiziko duzu aurpegia. Aldatu bereizmena 100x75era, eta errepikatu aurreko pausoak aplikazioarekin emaitza egiaztatuz.

  5. Aldatu bereizmena 800x600era, eta errepikatu aurreko pausoak aplikazioaren emaitza egiaztatuz.

  6. Azkenik, idatzi koloretako irudi baten P pisua kalkulatzeko formula, kontuan izanik irudiko zenbat puntuk dituzten LxA (L luzera eta A altuera) dimentsioak. Egiaztatu zure formula ondo dabilela; horretarako, erabili aplikazioak onartzen dituen L eta Aren balio desberdinak.

  7. Aplikatu formula hori hurrengo problema ebazteko: "BMP irudi batek (hau da, konprimitu gabe) 600 puntuko luzera eta 900 kB-ko pisua ditu. Zenbat puntu ditu irudiaren altuerak?"

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.